Hapax
Wikipedia(e)tik
Hapax (edo "hapax legomenon") hizkuntzalaritzan eta lexikografian erabiltzen den dermioa da, grekera klasikotik datorrena: 'απαξ (λεγόμενον), hapax (legomenon), "behin baino ez (zen esan)".
Hizkuntza hil edo klasikoei bagagozkie, hapax-a corpus batean behin baino agertzen ez den hitz, hitz-forma edo adierazpidea da. Askotan, hapax-a idazkera akatsa baino ez da. Gutxitan agertzen diren hitzek ere izen bereziak dituzte: dis legomenon (birritan), tris legomenon (hirutan), eta tetrakis legomenon (lautan). Bost bider agertuz gero aipamen zenbaki nahikotzat jotzen da hitza lexiko "normalean" kokatzeko.
Hapax adibideak:
- nortelrye ("hezkuntza"), behin baino ez, Erdi Aroko Chaucer ingeles poetaren testu batean.
- αυτογυος (autoguos), Hesiodoren lan batean behin agertzen da. Esanahia ez da argia, baina "goldea" proposatu izan da.
- errexal ("arbola"), Landuccioren euskara hiztegian Gasteiz inguruko hizkera islatzen duena.
Ikerketa klasiko eta biblikoetan oso garrantzitsua da haapx-ak aurkitzea testu baten egiletza onartzeko edo errefusatzeko.
Hizkuntza bizietan, hapxa esan ahal zaio inork gehiago erabiltzen ez duen egile baten neologismoari.