Ignacio Ellakuria
Wikipedia(e)tik
Ignacio Ellakuria s.j. (Portugalete, Bizkaia, 1930eko azaroaren 9 – San Salvador, El Salvador, 1989ko azaroaren 16) jesuita ezaguna eta Askapenaren teologiaren ekintzailerik handienetarikoa.
1947an Jesusen Lagundian sartu zen Loiolan. Urte bat geroago, 1948an, El Salvadorrera lan egitera bidali zuten dagoeneko. Han Elizondo eta Espinoza aitak ezagutu zituen, bere lehen maisuak izan zirenak.
1955ean Filosofian lizentziatu zen.
1958an Teologia ikasi zuen Innsbruck-en (Austria), eta han Karl Rahner jesuita ospetsua ezagutu zuen.
1962an doktoratu zen Madrilen, non Xabier Zubiri filosofo donostiarra ezagutu baitzuen. Haren lanetan oinarritu zuen bere pentsamoldea hein handi batean.
1967an hasi zen eskolak ematen Universidad Centroamericana delakoan (UCA), San Salvadorren, eta 1979an bertako errektore izendatu zuten.
Arlo sozial eta politikoan bere pentsamolde eta lanagatik erail zuten 1989an unibertsitatean bertan, beste 7 lagunekin.