Josu Jon Imaz
Wikipedia(e)tik
Josu Jon Imaz San Miguel Zumarragan (Gipuzkoa) jaio zen 1963ko irailaren 6an. Euskal politikaria, EAJren Euzkadi Buru Batzarraren lehendakaria da. Ezkonduta dago, hiru seme-alaba ditu eta Donostian bizi da.
Eduki-taula |
[aldatu] Biografia
[aldatu] Ikasketak eta lana
Kimika Zientzietan doktorea, Euskal Herriko Unibertsitatean. Karrera Bukaerako Sari Berezia eam zioten eta polimeroetan espezializatua. Enpresen Zuzendaritza Orokorrean trebakuntza, 89-90 ikasturtean, Ikasbide-Grupo Cooperativo Mondragóneko Zuzendaritza Nagusiko Trebakuntza Planaren barruan. Doktoretza tesia Bilboko Industri Ingeniarien Goi Eskolan egin zuen, 1994an.
1986ko abenduan INASMET Teknologia Zentroak Nanteseko CETIM Zentrora bidali zuen, Industria eta Energia Ministerioaren bekarekin, ikertzaileak atzerrian trebatzeko programaren barruan.
INASMETeko Konposite eta Polimero Arloko arduraduna izan zen 1987-1989 denboraldian eta Marketing eta Kanpo Harreman Saileko arduraduna izan zen 1991-1994ko denboraldian.
[aldatu] Bizitza politikoa
1994ko ekainean eurodiputatu hautatua izan zen Europako Legebiltzarreko hauteskundeetan. Hala jardun zuen harik eta 1999ko urtarrilaren 7an Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo sailburu eta Eusko Jaurlaritzako bozeramaile izendatu zuten arte. 2001eko uztailaren 17an Gobernu Kontseiluak egin zuen batzarrean erabaki zen Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo sailburu eta bozeramaile izaten jarraitzea. Hala aritu zen 2004ko urtarrilaren 13ra arte.
Azkenik, Euzko Alderdi Jeltzalearen 2004ko urtarrilaren 17 eta 18ko Batzar Orokorrean, Euzkadi Buru Batzarreko lehendakari hautatu zuten, Xabier Arzalluzen ondorengoa izendatuz.
[aldatu] Ibilbide politikoa
- EAJ-PNVren kide 1978an.
- Urretxu-Zumarragako EGIko lehendakaria (1979-1982).
- EGIren Gipuzkoako Eskualde Kontseiluko kide (1980-1986).
- EGIren Kontseilu Nazionaleko kide (1981-1986).
- Urretxu-Zumarragako EAJ-PNVren Uri Buru Batzarraren kide (1979-1982).
- EAJ-PNVren Batzar Nazionaleko ordezkari:
- GBBren kide (1988-1990).
- Zumarragako alkateordea eta Ogasun eta Garapeneko zinegotzia (1991-1995).
- Eusko Legebiltzarrako diputatu (1994-1999).
- Aurrekontu, Industria eta Gai Ekonomiko eta Arrantza Batzordeko kide.
- Moneta Azpibatzordeko lehendakariordea.
- Eusko Jaurlaritzaren Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua eta bozeramailea (1999-2001).
- Eusko Legebiltzarraren kidea Gipuzkoatik (2001).
- Eusko Jaurlaritzaren Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua eta bozeramailea (2001-2003).
- EAJ-PNVren EBBren lehendakaria (2004).