Juan Antonio Mogel
Wikipedia(e)tik
Juan Antonio Mogel (Eibar, 1745eko abenduaren 6a - Markina, 1804 maiatzaren 11) euskal idazle eta apaiza izan zen, Peru Abarka euskarazko lehen eleberria idazteagatik ezaguna.
Eduki-taula |
[aldatu] Biografia
Lau urte zituela Debara joan ziren bizitzera eta beste lau urtetara Markinara. Aita, Juan Inazio Mogel Almazan medikua, Euskal Herriaren Adiskideen Elkarteko kidea zen.
Filosofia eta Teologia ikasi zituen, eta 1788tik aurrera Markinako abade parrokoa edo «arimazain» izan zen. Idazle moduan, "sorterria eta hizkuntza" indartzeko lana egin zuen.
Peru Abarka idatzi zuen, euskarazko lehen eleberritzat jotzen dena. Izenburu osoa El Doctor "Peru Abarka", catedratico de la lengua bascongada en la Universidad de Basarte o Dialogos entre un rústico solitario bascongado y un barbero callejero llamado Maisu Juan da. Honez gainera, ordea, bestelako gaiak ere jorratu zituen: erlijioa, euskararen jatorria, filosofia, pentsaera eta abar, euskaraz nahiz gaztelaniaz.
Ipuinak izeneko alegia sorta luze samar baten itzultzailea ere bada. Juan Antoniok bere iloba Bizentarekin batera paratu zituela alegia horiek. Badakigu lanaren kitzikatzaile osaba izan zela. Bizentarenak gipuzkeraz emanda daude; Joan Antoniorenak bizkaieraz. Hizkuntzaren lanketa eta eztitasuna aipatzen ditu kritikak obraren goresmen meritutzat.
[aldatu] Bibliografia
- Konfesino ona
- Peru Abarka: