Julian Gayarre
Wikipedia(e)tik
Julian Gayarre (Erronkari, 1844ko urtarrilaren 9a - Madril, 1890eko urtarrilaren 2a) tenor nafarra izan zen.
Txikitan, artzain ibili zen jaiolekuan. Aurrerago, forjari eta errementari ibili zen Irunberri eta Iruñean.
Nafarroako hiriburuan "Orfeón Pamplonés" abesbatzan hasi zen kantatzen tenor moduan. Hilarion Eslava maisuaren eskutik Madrilen amaitu zen, baina laster itzuli behar zuen Iruñeara Espainiako hiriburuan porrota jaso ondoren.
Hortik aurrera, arrakasta ezagutu zuen: Milan, Bologna, Roma, San Petersburgo, Mosku, Viena, Londres, Buenos Aires, Madril, Sevilla, Barcelona, Napoli, Paris, Austria, Alemania, ...
1876ko urtarrilaren 2an arrakasta erabatekoa lortu zuen La Scala-n (Milan), "La favorita" lana abestuz. Horrekin, munduko tenorrik hoberentzat hartu zuten.
1902an Iruñean Gayarre Antzokia inauguratu zuten abeslariaren omenez.