Ken Loach
Wikipedia(e)tik
Kenneth Loach (1936ko ekainaren 17) Ingalaterrako zinema zuzendaria da, bere ikuspegi sozial eta estilo naturalarengatik ezaguna.
Errealismoa da Loachen zinemaren ezaugarri nagusia. Aktoren arteko benetako elkarrekintza aterarazi nahian, filmetako hainbat eszena gidoirik gabe agertzen dira. Halaber, eskolaratutako aktoreak baino, zinemagintzan eskarmenturik gabekoak baina pertsonaiak bizitutakoarekin lotura dutenak erabiltzen ditu maiz filmetan. Horretarako, zinematokietan agertzekoa den bezala filmatzen ditu pelikulak, eta aktoreei gidoia grabatzen hasi baino lehentxeago banatzen die. Eszena batzuetan, aktore guztiek zer gertatuko den ez dakite, honela harridura edo tristezia hobeki azaleratuko zaizkielakoan.
[aldatu] Zinemarako filmak
- Poor Cow (1967)
- Kes (1969) (Kenneth Loach bezala)
- The Save the Children Fund Film (1971)
- Family Life (1971)
- Black Jack (1979)
- The Gamekeeper (1980)
- Looks and Smiles (1981) (Kenneth Loach)
- Which Side Are You On? (1984)
- Fatherland (1986)
- Hidden Agenda (1990). Cannesko epaimahiko Sari Berezia jasoa.
- Riff-Raff (1990).
- Raining Stones (1993). Cannesko epaimahiko Sari Berezia jasoa.
- Ladybird, Ladybird (1994)
- Land and Freedom (1995). FIPRESCI nazioarteko kritikarien saria eta Cannes epaimahiko Sari Ekumenikoa jasoa.
- A Contemporary Case for Common Ownership (1995)
- Carla's Song (1996)
- The Flickering Flame (1997)
- My Name Is Joe (1998)
- Bread and Roses (2000)
- The Navigators (2001)
- Sweet Sixteen (2002)
- Ae Fond Kiss... (2004)
- Tickets (2005), Ermanno Olmi eta Abbas Kiarostamirekin batera.
- The Wind That Shakes the Barley (2006) Cannesko Urrezko Palmorria
- These Times (2007)