Las Vegas
Wikipedia(e)tik
Las Vegas Amerikako Estatu Batuetako hiria da, Nevada estatuko handiena. 2005ean 545.147 biztanle zituen.
Hiria ezaguna da kasinoak eta alkoholaren eskuragarritasuna direla-eta. Sin City ("Bekatuaren hiria") izena eman diote horren ondorioz.
[aldatu] Historia
- Paiute herrikoak bizi ziren bertan europarrak ailegatu baino lehen. Ondoren, espainiarrek "Las Vegas" ("Ibarrak") izena eman zioten lekuari.
- 1855eko maiatzaren 10ean lurraldea AEBetan sartu zuten.
- 1905ean hiria sortu zuten.
- 1931ko martxoaren 19an apostuak egitea legeztatu zuten.
- 1936ko urriaren 9an "Hoover Dam" izeneko urtegia amaitu zuten.
- 1946ko abenduaren 26an kasino gunea eraikitzen hasi ziren ("Las Vegas Strip").
- 1980ko azaroaren 21ean sute handi batek "MGM Grand Hotel" hotel eta kasinoa suntsitu zuen.