Luzio Kornelio Zina
Wikipedia(e)tik
Luzio Kornelio Zina (latinez Lucius Cornelius Cinna) politikar erromatarra izan zen, Korneliar leinukoa. K. a. 87tik 84 arte jarraian kontsula izan zen.
Iraultzarik egingo ez zuelako zina hautsiz, Zinak Silaren kontra jo zuen. Italiarren armada bat osatu zuen eta Mariorekin (Silaren etsaiarekin hain zuzen ere) aliatu zen. Erroma menderatutakoan, Silaren aldekoen aurka proskripzioak hasi zitutzen mariotarrek. Mario berehala hil zen ordea. Zina, kontsula izanda, Silaren armadari aurre egin behar izan zion. Hala ere, soldaduak prestatzen ari zela, matxinada batean hil zuten Zina.