Martxa Erreala
Wikipedia(e)tik
Martxa Erreala (gaztelaniaz Marcha Real) Espainiako ereserki nazionala da, musikaduna baina letra ofizialik gabekoa.
Europako ereserki nazionalen artean, zaharrenetariko bat da: berari buruzko lehenengo aipamena Manuel de Espinosak idatzitako Libro de Ordenanza de los toques militares de la Infantería Española liburuan topa dezakegu, 1761ean. Idatzi honek Martxa Errealaren partitura biltzen zuen Marcha Granadera izenburupean (egilerik gabekoa).
[aldatu] Historia
Hugo Kehrer idazlearen aburuz, Prusiako Federiko II. Handiak konposatu zuen himnoa. Edonola ere, baieztapen horrek ez dauka euskarririk. Beste hainbat adituren iritziz, Martxa Errealak hantz handia du Karlos V.ak erabilitako doinu militar batzuekin.
Karlos III.a errege zelarik, ohiturak eta herriaren oniritziak ereserki nazional ofizioso bilakatu zuten Martxa Erreala.
1868ko Iraultza Loriatsua gertatu ostean, Prim jeneralak ereserki nazional berri bat sortzeko txapelketarako deia egin zuen, arrakastarik gabe: herriak Martxa Erreala gustuko zuen.
Bigarren Errepublikak Himno de Riego delakoa aukeratu zuen Espainiako ereserki nazional gisa. Espainiako Gerra Zibila bukatu ostean, Francoren gobernuak Martxa Errealari berrekin zion, oraingo honetan, Jose Maria Pemanen letra erabiliz.
Gaur egun, Martxa Erreala Espainiako ereserki nazionala da. 1978ko konstituzioa onartu eta gutxira, Francisco Grau konpositorea egungo bertsioaz arduratu zen.
[aldatu] Kanpo loturak
- Espainiako ereserki nazionalaren historia Moncloaren webgunean
- Espainiako ereserki nazionalaren historia historia-es.com webgunean