Michael Moore
Wikipedia(e)tik
Michael Moore (1954ko apirilaren 23) Estatu Batuetako film zuzendaria eta idazle eztabaidagarria da.
Globalizazioa, korporazio erraldoiak, bortizkeria eta George W. Bush-en gobernua dira haren kritika gogorrenen jomuga ohikoa.
Eduki-taula |
[aldatu] Estreineko urteak
Michigan estatuko Flint hirian jaio zen Michael Moore. Garai horretan, General Motors enpresako lantegi gehienak Flint-en zeuden. Ama idazkari eta aita zein aitona hor egin zuten lan. Haren osaba bat sindikatu baten fundatzailea izan zen.
Jatorri irlandarra izanda, eskola katoliko batera joan zen. 1972an jaso zuen graduatua. Urte horretan bertan, eskolako zuzendariaren eta zuzendariordearen kontrako kanpaina abian jarri zuen. Urtearen bukaerako, biek dimisioa aurkeztua zuten.
Arrano maila ere badauka Michael Moore-k Amerikako Boy Scouts-en artean. Maila hori altuena da, eta gaur egun ere horretaz harro-harro dabil Michael Moore. Titulu hori lortzearren, segurtasun neurriei buruzko dokumental bat filmatu zuen.
Michigango unibertsitatean ikasle egunkarian idatzi ohi zuen. 22 urterekin, The Flint Voice izeneko aldizkari alternatiboa sortu zuen. 1990etik Kathleen Glynn du emazte Moorek. Alaba bat daukate, Natalie izenekoa eta 1981ean jaioa. New Yorken bizi dira hirurak.
[aldatu] Zuzendaria
[aldatu] Zineman
- Roger & Me (1989)
- Canadian Bacon (1995)
- The Big One (1997)
- Bowling for Columbine (2002)
- Fahrenheit 9/11 (2005)
- Sicko (filmatzen ari da)
- Fahrenheit 9/11½ (ekoizpen fasean)
[aldatu] Telebistan
- TV Nation (1994-95)
- The Awful Truth (1999-00)
- Michael Moore Live (1999)
[aldatu] Musika-bideoak
- Rage Against the Machine taldearentzat: "The Battle of Los Angeles" albumeko "Sleep Now in the Fire" eta "Testify" kantak.
- System of a Down taldearentzat "Boom!".
- R.E.M. taldearentzat "All the Way to Reno".
[aldatu] Liburuak
- Downsize This! (1996), Estatu Batuetako korporazioen krimenei buruzkoa.
- Stupid White Men (2001), Estatu Batuetako barruko eta kanpoko politiketako kritika
- Dude, Where's My Country? (2003), non George W. Bush-en familia eta Bin Laden familiaren arteko harremanak ikertzen dituen.