New Orleans
Wikipedia(e)tik
New Orleans edo La Nouvelle-Orléans Louisiana estatuko (AEB) hiriburua eta bertako hiririk handiena da. Izena jaso zuen Philippe II Orleans-ko Dukea dela eta. Jazz musikaren sorlekutzat hartzen dute hiria.
Talde etnikoei dagokienez, %67 inguru afro-amerikarrak dira, %28 zuriak, %3 latinamerikarrak, %2 asiarrak eta %0.20 jatorrizko amerikarrak. 2005ean 450.000 biztanle inguru zituen (973/km2), baina "Katrina" izeneko urakanak urte hartan eragindako hondamendiaren ondoren erdira-edo jaitsi zen populazioa.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
- 1718an fundatu zuten French Mississippi Company-ko frantziarrek, La Nouvelle-Orléans izenarekin.
- 1763an Espainiak bereganatu zuen eta 40 urtez haren kontrolpean egon zen.
- 1815ean Orleans Berriko Bataila gertatu zen, amerikarrek Britainia Handiaren aurka burututakoa.
- 2005eko abuztuaren 29an Katrina izeneko urakanak astindu zuen hiria, 1.500 hildako inguru eraginez.
[aldatu] Hiri anaiak
- Juan-les-Pins (Frantzia)
- Caracas eta Maracaibo (Venezuela)
- Matsue (Japonia)
- Merida (Mexiko)
- Innsbruck (Austria)
- Pointe Noire (Kongoko Errepublika)
- San Miguel de Tucuman (Argentina)
- Tegucigalpa (Honduras)
- Holdfast Bay (Australia)
[aldatu] Biografiak
- Louis Armstrong (1901-1971), musikaria.
- Tennessee Williams (1911-1983), antzerkigilea.
- Truman Capote (1924-1984), idazlea.
- Fats Domino (1928-), musikaria.
- Wynton Marsalis (1961-), musikaria.