Oria
Wikipedia(e)tik
|
||||
---|---|---|---|---|
Oria ibaia Tolosa zeharkatzean |
||||
[[Irudi:|200px]] | ||||
Kokapena | Gipuzkoa | |||
Luzera | 66 km | |||
Arroa | 888,01 km² | |||
Emaria | 25,66 m³/s | |||
Iturburua | Aizkorri mendia | |||
Ibai ahoa | Orio, Bizkaiko Golkoa |
Oria Gipuzkoako ibai garrantzitsuena da, bai luzera baita emariagatik ere. 66 kilometroko luzera du eta bere ibaiadar nagusiak Agauntza, Amezketa, Araxes, Zelai, Urtsuaran, Asteasu eta Leitzaran dira.
Zegaman jaio eta Segura, Olaberria, Beasain, Ordizia, Itsasondo, Legorreta, Ikaztegieta, Alegia, Tolosa, Anoeta, Irura, Villabona, Zizurkil, Aduna, Andoain, Lasarte-Oria eta Usurbildik igarotzen da Orion itsasoratzen delarik.
Kutsadura handia jasan duen ibaia da, bere inguruan dangoen industria ugariaren erruz, bereziki papergintzako industria. Azken urteetan berreskuratzen ari da, pixkanaka bada ere.