Aduna
Wikipedia(e)tik
Aduna |
|||
---|---|---|---|
Gipuzkoa | |||
|
|||
Izen ofiziala | Aduna | ||
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Gipuzkoa Tolosaldea |
||
Posta-kodea | 20150 | ||
Koordenatuak | |||
Garaiera Azalera Biztanleria Dentsitatea |
- m 6,95 km² 368 (2006) 52,95 bizt/km² |
||
Sorrera | 1883 | ||
Herritarra | adunar | ||
Alkatea | Arantza Aburuza Alkorta | ||
www.aduna.net | |||
Aduna Gipuzkoako Tolosaldeko eskualdean kokaturik dagoen herria da. 6,9 km2-ko herri txikia da eta itsaso gainetik 312 m-tara dago. Udalerria, Oria harana nagusi duen muino batean kokatzen da. Adunara A-1 autobiaren bidez iristen da, errepide estu eta aldapatsu batetik.
Aduna Donostiatik 18 km eta Tolosatik 9 km-tara dago. Adunarekin muga egiten duten herriak Zizurkil, ipar-mendebalde eta mendebaldetik, Billabona, hegoaldetik, eta Andoain, ekialde eta ipar-ekialdetik, dira.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
Aduna 1386, herrixka besterik ez zenean, Tolosarekin bat egitea erabaki zuen, honen foruaren abantailekin. Aduna Tolosarekin berezi egin zen diru-kontuko hauzi baten ondorioz. 1450ean Donostiarekin bat egiten du, horrek Donostia eta Tolosaren arteko liskarrak ekarri zituen, biek nahi baitzuten Adunaren kontrola eduki.
25 urte iraun zuen hauzi baten ondoren borroka amaitu egin zen eta Aduna Donostiaren zati bilakatu zen, nahiz eta bien arteko distantzia handia izan. XIX. mendean, 1883 hain zuzen, hiribildu izenpena eskuratu zuen eta Donostiatik banatu zen azkenik.
[aldatu] Ondarea
Herri honetako nabarmenena herri barrutia da, bere eliz parrokialarekin. Andre Maria Jasokundearen eliza, 1599an eraikia, chapitel bat dauka dorrean, oso arraroa [[Gipuzko]ako elizetan. Gainera, barnean, Pedro Latijerakoaren lana (XVII. mendea) dauka eta alboko kapelan kokaturiko Kristo bat ere badauka. Eliza alde batera utzita, udaletxea, oinetxe Torrea (XV. mendea baino lehenagokoa) eta frontoi egunekoak nabarmenak dira baita ere. 1760. urteko hilerri zaharra ere ikusgarria da.
Agramonte, Aitzarte, Apakintza, Galarraga, Galarregi, Lardi Ozin, Olatza, Segotegi, Sonola, Txantxane, Ulanberro edo Zabale baserriak, euskal eraikuntzen eredu dira. Ibilaldiren bat egin nahi bada Belkoain (488 m) mendira igo daiteke herrian bertan hartutako bide baten bidez. Bertan pic-nic egiteko leku aproposa dago haritz, bagoz eta mahaiaz beteriko lekuetan. Mendi-gailurrean bista paregabeak daude.
[aldatu] Gizartea
Adunaren herribarruan herriko biztanle guztien %40 baino ez da bizi. Beste auzoak Elbarrena eta Goiburu dira, lehengoa herritik beherago eta bigarrena gorago kokaturik.
Adunan entzuten den hizkuntza bakarra euskara da, izan ere Aduna euskal ohituretan murgildutako herria da.
1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2000 | 2005 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
391 | 326 | 370 | 461 | 429 | 498 | 480 | 446 | 359 | 296 | 311 | 352 |
[aldatu] Ekonomia
Nekazaria da batez ere Aduna, baina Oria ibaiaren ertzean dozena bat enpresa nagusitzen dira. Denak enpresa txikiak dira eta bakarrik haietako batek, Unipapelek, 100 langile baino gehiago ditu. Nahiz eta enpresa txikiak izan, guztietan lan egiten duten langileen batura Adunatarren kopurua baino handiago da. Horrek Adunak errenta per cápita handia edukitzea ekarri du. Adunak [[Nafarroa]ko muga ondoan daukan kokaguneak ekarri ditu enpresak [[Oria ibaia]ren hertzera.Duela urte gutxi arte ere igeltsuko meategi batzuk ere ustiatzen ziren.
Aduna komertziala, 2 tabernek, 3 sagardotegik eta jatetxe, ostatu eta nekazal-turismo baserri batek osatzen dute.
[aldatu] Kirolak
Adunak frontoi handi bat baino ez du kirol azpiegitura bezela.
[aldatu] Politika
2005eko hauteskundeetan EHAK alderdi komunista gailendu zen bozken %48,9rekin, EAJ - EA koalizioaren aurretik. Udaletxea Adunako Elkarte Herritarraren esku dago, bertako alkate Arantza Aburuza Alkorta delarik.
[aldatu] Festak eta Ohiturak
- Adunan uda guztietan antolatzen du AEK-k barnetegia. Bi sagardotegi ditu: Aburuza eta Zabala. Zabalak 2006an irabazi du Gipuzkoako sagardo onenaren saria.
- Adunako festak abuztuak 15ean ospatzen dira. Festa hauetako bereizgarri Oilasko-Jokoa da. Egunsentian herriko gazteak mozorrotuak, baserriz baserri joaten dira oiloak jasoz. Eguerdian hartutako oiloei lepoa moztu egiten zaizkie igitaida bakarrez. Joko hau begi itxiekin jolasten da musikarekin. Oiloak aprobetsatuz, bazkari herrikoia egiten da haiekin.
- San Isidro festa ere ospatzen da maiatzak 15ean.
- San Juan festetan "Azeridantza" dantzatzen dute herritarrek, euskal nekazal inauterien dantza, gaur egun ia desagertua.
[aldatu] Pertsonaia ezagunak
- Paco Ibáñez (1934 - ): kantaria. Valentzian jaioa baina txikitan denboraldi luzeak igarotakoak Adunan, ama adunatarra bait zeukan.
- Juan Kruz Igerabide (1956 - ): euskarazko idazlea. Poesia eta prosazko lan askoren egilea, gehien bat gazteei eskeinitako literatura.
- Jose Martin Mendizabal (1942 - ) eta Jose Maria Mendizabal (1947 - ), Mendizabal I eta Mendizabal II: Adunako baserritar anaiak. Biak euskal kiroletan ospetsuak eginak. Harrijasotzaile gisa hasi ziren. Ondoren Mendizabal Iak arraunlari gisa aritu zen traineru batean eta Mendizabal II aldiz lesio serio baten ondorioz harriak jasotzeari utzi eta aizkolari gisa hasi zen 1980.urtean erretiratu zen arte.
![]() |
Gipuzkoako udalerriak | ![]() |
---|---|---|
Abaltzisketa • Aduna • Aia • Aizarnazabal • Albiztur • Alegia • Alkiza • Altzaga • Altzo • Amezketa • Andoain • Anoeta • Antzuola • Arama • Aretxabaleta • Arrasate • Asteasu • Astigarraga • Ataun • Azkoitia • Azpeitia • Baliarrain • Beasain • Beizama • Belauntza • Berastegi • Bergara • Berrobi • Bidegoian • Deba • Donostia • Eibar • Elduain • Elgeta • Elgoibar • Errenteria • Errezil • Eskoriatza • Ezkio-Itsaso • Gabiria • Gaintza • Gaztelu • Getaria • Hernani • Hernialde • Hondarribia • Ibarra • Idiazabal • Ikaztegieta • Irun • Irura • Itsasondo • Larraul • Lasarte-Oria • Lazkao • Leaburu • Legazpi • Legorreta • Leintz Gatzaga • Lezo • Lizartza • Mendaro • Mutiloa • Mutriku • Oiartzun • Olaberria • Oñati • Ordizia • Orendain • Orexa • Orio • Ormaiztegi • Pasaia • Segura • Soraluze • Tolosa • Urnieta • Urretxu • Usurbil • Villabona-Amasa • Zaldibia • Zarautz • Zegama • Zerain • Zestoa • Zizurkil • Zumaia • Zumarraga |