Peiremans+
Wikipedia(e)tik
Peiremans+ proiektu puntual bezala sortutako rock musika taldea da. Gorka (Berri Txarrak), Txiki (Kashbad, 4itzal) eta Imanol (Deabruak Teilatuetan, Bide Ertzean) dira taldeko hiru kideak.
Tolosako Bonberenea gaztetxeak lagunduta 2005ean argitaratu zuten beraien disko bakarra, 5 kantuz osatzen dena:
- Send Flowers
- Zuretzako hitz ederrak
- Zer gara gu, nor gara gu, guaytarrak gara gu
- Beste zera hori
- Joan zinen
Diskoa kaleratu eta zenbait kontzertu eman ondoren, taldekide bakoitzak bereari berrekin zion.