Ronaldo de Assis Moreira
Wikipedia(e)tik
Ronaldo de Assis Moreira (Porto Alegre, 1980ko martxoaren 21), Brasilgo futbolaria da, Ronaldinho edo Ronaldinho Gaúcho (Rio Grande do Sul Brasilgo estatukoa dela eta) goitizenak ere badituena. Ronaldinho (portugesez Ronaldo txikia) izena eman zioten Ronaldo futbolari brasildarraz bereizi ahal izateko.
Futboltzale askoren ustez, Ronaldinho da egungo munduko jokalaririk hoberena, nahiz eta berak halako tituluak arbuiatu. Nolanahi ere, FIFAko Urteko Munduko Futbolariaren Saria bitan eta Urteko Europako Futbolariaren Saria behin irabazi ditu.
Eduki-taula |
[aldatu] Kirol ibilbidea
- Grêmio Foot-Ball Porto Alegrense (1997-2001)
- Paris Saint Germain (2001-2003)
- FC Bartzelona (2003-)
[aldatu] Palmaresa
[aldatu] Taldean
- Espainiako Liga: 2004-05 eta 2005-06 FC Bartzelonarekin.
- Espainiako Superkopa: 2005-06 FC Bartzelonarekin.
- Champions League: 2005-06 FC Bartzelonarekin.
[aldatu] Nazioartekoak
- 17 urte azpiko Mundu Txapelketa 1996-97
- Copa America: 1998-99 eta 2004-05
- FIFA Mundu Txapelketa: 2002
- Konfederazioen Kopa: 2004-05
[aldatu] Bakarrik
- FIFAko Urteko Munduko Futbolariaren Saria 2004 eta 2005
- Urteko Europako Futbolariaren Saria 2005