Sarriko Parkea
Wikipedia(e)tik
Sarriko Parkea Bilboko parkea da. Ibarrekolandako auzoan kokaturik. Parkeak Sarrikoko gainaren izena hartzen du, eta Ibarrekolanda eta Deustuko San Pedro auzoen artean aurkitzen da parkea. Lehen barrutiko parkerik handiena eta garrantzitsuena da.
Parkea antzinako Zubiria familiaren etxaldearen lurrak hartzen ditu. Gaur egun Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa zientzien fakultateak biltzen ditu, eta etorkizunean Lan harreman eskolako klaseak ere bilduko ditu.