Ibarrekolanda
Wikipedia(e)tik
Ibarrekolanda Deustuko auzoa da eta Bilboko lehen distrituaren barnean aurkitzen da. Iparraldean San Ignazio eta hegoaldean Doneperiagako auzoak aurkitzen dira. XX. mende erdialdera arte auzoan baserriak eta ortuak baino ez zeuden, eta Zubiria familiaren dorretxea.
1925. urtean Deustuko Elizateaak bere independentzia galdu egin zuen Bilborekiko anexioaren eraginez. Momentu hartatik aurrera Ibarrekolanda, Deustuko beste zonaldeak bezala (Arangoiti, San Ignazio, Elorrieta eta Zorrotzaurre), Bilboren barne gelditu ziren; nahiz eta Deustuko barrutian dirauten.
1960ko hamarkadatik aurrera, hiriaren etxebizitza beharrak asetzeko, etxebizitza ugari eraiki zen. 38,70 hektarea ditu auzoak eta bertan 11.748 biztanle bizi dira, Bilbon dentsitate gehien duten auzoen artean aurkitzen da. Lehendakari Agirre etorbideak bitan banatzen du auzoa.
[aldatu] Kale garrantzitsuenak
- Lehendakari Agirre etorbidea
- Orixe kalea
- Larrako Torre Kalea
[aldatu] Kanpo loturak
![]() |
Bilboko auzoak | ![]() |
---|---|---|
Abando • Abusu • Altamira • Ametzola • Arabella • Arangoiti • Atxuri • Basurtu • Begoña • Bilbo Zaharra • Bolueta • Castaños • Deustuko San Pedro • Errekaldeberri • Ibarrekolanda • Indautxu • Iralabarri • Iturrialde • Iturrigorri • Larraskitu • Loruri • Masustegi • Matiko • Olabeaga • Otxarkoaga • San Adrian • San Frantzisko • San Inazio • Santutxu • Solokoetxe • Txurdinaga • Uretamendi • Uribarri • Zabala • Zazpikaleak • Zorrotza • Zurbaran |