Tamazight
Wikipedia(e)tik
Bereberea Tamazight |
||
---|---|---|
Non mintzatzen den: | Maroko eta Aljeria batez ere; hizkuntza komunitate txikiak: Tunisia, Libia, Egipto, Mauritania, Niger eta Mali | |
Eskualdea: | Afrika iparraldea | |
Guztira hiztunak: | 12 milioi | |
Hizkuntza familia: | Afroasiarra Bereberea |
|
Hizkuntza kodeak | ||
ISO 639-1: | ez du | |
ISO 639-2: | gehitzeko | |
ISO/FDIS 639-3: | — | |
Berebere hizkuntzen hedapena |
||
Oharra: baliteke orri honek NAF fonetika ikurrak edukitzea Unicoden. |
Tamazight edo berebere hizkuntzak berebereek mintzatzen dituzten hizkuntza afroasiar kamitikoei ematen zaien izena da.
Hizkuntza izendatzeko berebere izan da forma komuna, baina egun tamazight ere erabiltzen da. Berebere arabieraren hiztunek berebereen hizkuntza gutxiesteko erabiltzen zen: "ber ber egiten zutenak" da izen honen jatorria, hau da, "hitz egiten ez dakitenak".
Bereberea Maroko eta Aljerian (Kabilia eskualdea) hitz egiten da batik bat, baina hizkuntza komunitate txikiagoetan Tunisia, Libia, Egipto, Mali, Mauritania eta Nigerren ere bai. Aintzinatean, arabiera Afrika iparraldera iritsi aurretik, kontinentearen iparralde guztian mintzatzen zen bereberea, eta baita Kanaria irletan ere (guantxea).
Eduki-taula |
[aldatu] Idazkera
[aldatu] Tamazightaren aldaerak
Tamazighta gaur egun hainbat lurraldetan banaturik dago, beraien artean urrundurik dauden hainbat hizkuntz komunitate berebere sortuz.
Sakabanaketa honen eraginez, egun tamazightaren lau aldaera nagusi bereiz daitezke. Aldaerok ondokoak dira, jatorrizko hiztunak zehaztuz (Hayward 2000: 76):
- Marokoko iparmendebaldean, Aljeriako iparraldean, Tunisian eta Libian: xluh edo taxelhit (3.000.000), tamazight aldaera (3.000.000) eta tarifit (2.000.000), hiruok Marokoko Rifean, kabiliarra edo taqbaylit (3.074.000) eta taxawit edo xawia Aljerian.
- Sahara-Sahel zonaldeko nomaden dialektoak (Aljeria, Niger, Mali eta Burkina Faso): tamahaqt edo tamajeq, tuaregek mintzatzen dutena (25.000-76.000).
- Mauritanian: zenaga (25.000).
[aldatu] Erreferentziak
- HAYWARD, R. J. (2000): “Afroasiatic”, in HEINE, B. i D. Nurse (2000): African languages. An introduction, Cambridge: Cambridge University Press, 74-98 orr.