Maroko
Wikipedia(e)tik
Marokoko Erresuma المملكة المغربية ( Al Mamlakah al Maghribīyah ) |
|||||
---|---|---|---|---|---|
|
|||||
Lema nazionala: الله، الوطن، الملك ( Jainkoa, Herria, Erregea ) |
|||||
Ereserkia: Hymne Chérifien | |||||
![]() |
|||||
Hiriburua | Rabat 34°02′ N 6°51′ W |
||||
Hiri handiena | Casablanca | ||||
Hizkuntza ofiziala(k) | Arabiera1 | ||||
Gobernua
Erregea
Lehen Ministroa |
Monarkia konstituzionala Mohammed VI Driss Jettou |
||||
Independentzia - Frantziatik - Espainiatik |
1956 martxoaren 2 1956 apirilaren 7 |
||||
Azalera - Guztira - ur % |
446.5502 km² (56.) arbuiagarria |
||||
Biztanleria - Estimaketa (2005) - Errolda () - Dentsitatea |
32.725.847 (36.) 66,8 biztanle/km² (96.) |
||||
Dirua | Dirham (MAD ) |
||||
Ordu eremua - Udan (DST) |
UTC (UTC +0) Ez (UTC +0) |
||||
Interneteko domeinua | .ma | ||||
Telefono aurrezenbakia | +212 |
||||
Herritarra | marokoar | ||||
1 Marokoko arabiera hitz egiteko erabiltzen den dialektoa da; tamazighta, frantsesa eta, neurri txikiagoan, gaztelania ere mintzatzen dira. 2Mendebaldeko Sahara ez dago barne. Hala ere, mapan agertzen den bezala Marokok badu Mendebaldeko Sahararen gaineko kontrola, Hegoaldeko Probintzien moduan. |
Maroko (arabieraz المملكة المغربية) Afrika ipar-mendebaldeko estatu monarkikoa da. Ozeano Atlantikoan kosta luzea du, Gibraltar itsasartera iritsi eta Mediterraneoan jarraitzen duena.
Hegoaldeko muga ez dago argi, Mendebaldeko Sahara baita, Espainiaren antzinako kolonia izandakoa eta 1975tik Marokok okupatua eta administratua. Nazio Batuek ez dute onartzen okupazio hau, ezta beste estatuk ere, nahiz eta de facto eskualdea Marokoren aginpean egon.
Hiriburua Rabat da (1.200.000 bizt), baina hiri nagusia Casablanca da (3.344.300 bizt).
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia
Sakontzeko, irakurri: Marokoko geografia
Marokoren ekialde eta hegp-ekialdean Aljeriarekin du muga (1.559 km), hegoaldean Mendebaldeko Sahararekin, mendebaldean Ozeano Atlantikoa eta iparraldean Mediterraneoa eta Espainiaren Zeuta (6 km) eta Melilla (10 km) autonomia hiriak.
Rif mendiek Mediterraneo ertzeko eskualdean daude, ipar-mendebaletik ipar-ekialdera. Atlas mendiak estatuaren bizkarrezurra dira, hego-mendebaldetik ipar-ekialdera zeharkatuz. Mendi garaiena Jebel Toubkal da (4.167 m). Estatuaren hego-mendebaldearen gehiengoa Sahara basamortuak hartzen du eta, horregatik, eskualdea ez da emankorra ezta oso populatua ere. Biztanle gehienak Atlas mendien iparraldean bizi dira.
[aldatu] Banaketa administratiboa
Sakontzeko, irakurri: Marokoren banaketa administratiboa
1997an eginiko deszentralizazio prozesua dela eta Marokok 16 eskualde sortu zituen. Euretariko bakoitzean wali batek agintzen du, erregeak zuzenean hautatua.
|
|
![]() |
6,7 eta 11 zenbakidun probintziak Mendebaldeko Saharako probintziak dira, baina Marokok administratzen ditu de facto. Marokok 2007ko apirila baino lehen aurkeztu behar du eurentzako autonomia estatutu baten aukera irekiko lukeen plana NBEren aurrean. Honek urteak daramatza autodeterminazio erreferendum bat egiteko aukera aztertzen.
[aldatu] Politika
Maroko monarkia konstituzionala da, nahiz ete erregeak oraindik ere botere handia izan. Egungoa Mohamed VI.a da, 1999ko uztailaren 23tik agintean. Lehen Ministroa Driss Jettou da, 2002ko urriaren 9tik. Lehen Ministroa erregeak berak izendatu zuen eta hautsa harrotu zuen, ez baita inongo alderdiren kide.
Parlamentua bi ganberakoa da: Diputatuen ganbera eta Kontseilarien ganbera (Senatua). Diputatuen ganberan 325 diputatu daude, zuzeneko boto unibertsal bidez 5 urterako hautatuak. Egungo ganbera burua Abdelouahed Radi da (USFP). Kontseilarien ganberan 270 kontseilari daude, zeharkako boto unibertsal bidez hautatuak.
Alderdi politikoak:
- La Gauche Socialiste Unifiée (GSU)
- Le Mouvement Populaire
- Parti de la Justice et du Développement (PJD)
- Parti de l'Istiqlal
- Parti RNI
- Alliance des Libertés (ADL)
- Union Socialiste donis Forces Populaires (USFP)
[aldatu] Kanpo loturak
- Jalgi.com atlasa datuak, mapak eta irudiak
CIA - World Factbook geografia, biztanleria, politika eta ekonomia datuak
Afrikako herrialde eta lurraldeak (Nazio Batuen azpi-eskualdeka) | |||
Iparraldeko Afrika![]() |
Aljeria • Egipto • Libia • Maroko • Mendebaldeko Sahara • Sudan • Tunisia | Mendebaldeko Afrika![]() |
Benin • Burkina Faso • Boli Kosta • Cabo Verde • Gambia • Ghana • Ginea • Ginea Bissau • Liberia • Mali • Mauritania • Niger • Nigeria • Senegal • Sierra Leona • Togo |
Erdialdeko Afrika![]() |
Angola • Afrika Erdiko Errepublika • Ekuatore Ginea • Gabon • Kamerun • Kongoko Errepublika • Kongoko Errepublika Demokratikoa • Sao Tome eta Principe • Txad | Ekialdeko Afrika![]() |
Burundi • Djibuti • Eritrea • Etiopia • Kenya • Komoreak • Madagaskar • Malawi • Maurizio • Mozambike • Ruanda • Seychelleak • Somalia • Tanzania • Uganda • Zambia • Zimbawe |
Hegoaldeko Afrika![]() |
Botswana • Hego Afrika • Lesotho • Namibia • Swazilandia | Menpeko lurraldeak eta bestelakoak: |
Erresuma Batua: Santa Helena • Espainia: Kanariar Uharteak • Melilla • Zeuta • Frantzia: Mayotte • Réunion • Portugal: Madeira |