Trebiñu
Wikipedia(e)tik
Trebiñu Burgosko probintziaren (Gaztela eta Leon, Espainia) udalerri bat da, Gasteizen hegoaldera kokatzen dena. 1.333 biztanle ditu (2005). Geografikoki Araban egon arren eta bere biztanleen gehiengoa Arabako parte izatearen aldarria hainbatean azaldu arren, administratiboki Burgosko parte da. Argantzonekin batera Trebiñuko konderria osatzen du.
[aldatu] Politika
2003ko udal hauteskundeetan Hautes Elkarte Independienteak (Agrupación Electoral Independiente) 5 zinegotzi lortu zituen eta Alderdi Popularrak 4. Alderdi horrek du gehiengoa udalean eta bertatik Trebiñu Araba da aldarria defendatzen du.
Trebiñuko herritarren gehiengoak Arabako parte izateko tramiteei ekiteko eskatu zuen erreferendum bidez. Baina Gaztela eta Leongo Autonomia Estatutuak Trebiñu Araban sartu ahal izateko, Burgosko Diputazioaren eta Gaztela eta Leongo oniritzia exigitzen du. bi entitateok, orain arte, trebiñuarren eskaerei muzin egin diete.
[aldatu] Kanpo loturak
[aldatu] Ikus, gainera
![]() |
Arabako udalerriak | ![]() |
---|---|---|
Agurain • Aiara • Amurrio • Añana • Arabako Moreda • Aramaio • Armiñon • Arraia-Maeztu • Arratzu-Ubarrundia • Artziniega • Asparrena • Barrundia • Bastida • Berantevilla • Bernedo • Biasteri • Bilar • Burgelu • Donemiliaga • Dulantzi • Ekora • Eltziego • Erribera Beitia • Erribera Goitia • Eskuernaga • Gasteiz • Gobiaran • Harana • Iruña Oka • Iruraitz-Gauna • Kanpezu • Kripan • Kuartango • Lagran • Lantaron • Lantziego • Lapuebla Labarka • Laudio • Legutio • Leza • Mañueta • Navaridas • Oion • Okondo • Samaniego • Urizaharra • Urkabustaiz • Zalduondo • Zambrana • Zigoitia • Zuia |