Uribarri (Bilboko barrutia)
Wikipedia(e)tik
Biztanleria (1987-2004) | ||
---|---|---|
Errolda urtea |
Biztanleria | |
|
||
1987 | 47.661 | |
1988 | 47.411 | |
1989 | 47.074 | |
1990 | 46.816 | |
1991 | 45.552 | |
1992 | 45.562 | |
1993 | 45.695 | |
1994 | 45.229 | |
1995 | 45.198 | |
1996 | 43.462 | |
1997 | 43.295 | |
1998 | 43.156 | |
1999 | 42.473 | |
2000 | 41.941 | |
2001 | 41.779 | |
2002 | 41.367 | |
2003 | 40.859 | |
2004 | 40.253 | |
2005 | 39.950 |
Uribarri Bilboko barrutia da. Ibaizabal ibaiaren ekialdera kokatzen da. Iparraldean Deustuko barrutiarekin eta hegoaldean Otxarkoaga-Txurdinaga eta Begoñarekin egiten du muga. Barrutiak guztira 495,11 hektareako azalera dauka, eta 39.950 biztanle.
Hainbat auzotan banatzen da, Arabella, Castaños, Loruri, Matiko, Uribarri eta Zurbaran. Elkarrengandik desberdintasun handiekin. Begoñaibarran eremu lauak nagusi diren bitartean, Uribarri eta Zurbaranen maldak dira jaun eta jabe.
Biztanleriaren egitura ekonomikoari dagokionez ere, desberdintasunak oso handiak dira. Castaños edo Campo Volantineko gunea, burgesiaren zabalgune bezala garatu zen XIX. mendearen erdialde eta amaieran. Beste auzoek, Uribarri eta Zurbaran esaterako, langileriaren auzo bezala garatu ziren, Industri Iraultzarekin batera.
Horrela, gaur egun ere, Castañoseko biztanleen bataz-besteko errenta beste auzoen biztanleen errentaren oso gainetik dago.