Castaños
Wikipedia(e)tik
Bilboko auzoa da, Uribarriko barrutian dagoena. Auzoak 6.246 biztanle eta 0,25 kilometro karratuko azalera dauka (2006an udalak emaniko datuen arabera). Bilboko itsasadarraren ekialdean aurkitzen da Zabalgunearekiko aurrez aurre. Auzoa XIX. mendean zehar garatzen hasi zen. Garai hartan, Bilbo oraindik ere Zazpikaleak ziren. Bertan bizi zen hiriko biztanleriaren gehiena. Dirudun jendea eta burgesiak, jende pilaketa hartatik ihes egin nahiean. Castañoseko lurretan etxe berriak eraiki zituzten.
CastañosGaur egun Volantineko zelaiaren aurrean, hainbat jauregi eta etxe dotore eraiki ziren. Volantineko zelaia parke eta pasealekua zelarik. Urteek aurrera egin ahala, eta Indautxun gertatu bezala, etxebizitza beharrizan altuek eta zoruaren prezioek, jauregi horietako gehienak eraistera eraman zuten euren jabeek. Gaur egun, jauregi horietatik bakarra mantentzen da, Salveko plazaren ondoan dagoen Bilboko Portuaren Agintaritzaren egoitza ohia. Jauregi hori Olavarri familiaren bizitokia izan zen 1940ko hamarkadararte.
[aldatu] Garraiobide eta Azpiegiturak
Bilbo eta ondoko Artxanda mendia elkartzeko Artxandako funikularra eraiki zen 1915. urtean. Ordutik, hiriaren aisialdi gune nagusienetakoa izan da.
Horrez gain, Zabalgunea eta Castaños elkartzen dituzten zubi berria eraiki da Zubizuri Santiago Calatrava arkitekto valentziarrak diseinatua.
[aldatu] Ikus, gainera
Bilboko auzoak | ||
---|---|---|
Abando • Abusu • Altamira • Ametzola • Arabella • Arangoiti • Atxuri • Basurtu • Begoña • Bilbo Zaharra • Bolueta • Castaños • Deustuko San Pedro • Errekaldeberri • Ibarrekolanda • Indautxu • Iralabarri • Iturrialde • Iturrigorri • Larraskitu • Loruri • Masustegi • Matiko • Olabeaga • Otxarkoaga • San Adrian • San Frantzisko • San Inazio • Santutxu • Solokoetxe • Txurdinaga • Uretamendi • Uribarri • Zabala • Zazpikaleak • Zorrotza • Zurbaran |