Vergilius
Wikipedia(e)tik
Publius Vergilius Maro (KA 70–19), Latinezko poeta, Eklogak (Eclogae edo Bucolica), Georgikak (Georgica), eta Aeneis Erromarren epos nazionala ondu zituen.
Eduki-taula |
[aldatu] Vergiliusen izenez
Erdiko Mendeetan, Virgilius forma berrian ageri zen maiz poetaren izen etorkizkoa. Bide batetarik baino gehiagotarik argitu nahi izan da aldatzeorren nondikakoa: Latinezko virgo "neskato" edo virga "haga, zaharo" hitzen analogia, sasi-etimologiak eraginik, ekarri izan dute zenbaitek argigarri. Latinaz bertze hizkuntzak bere literatura -gehienki Latinaren beraren literatura beretzez eta itzultzez- garatzen hasi zirenean, haraitzinako izenak zeinek bere hizkuntzaren ezagukarriei egokiturik erabiltzen hasi ziren. Horregatik, Vergil forma kausitzen dugu Deutsch Gorazko textuetan, Virgile Frantsesezkoetan, Virgil Anglesezkoetan, edo Virgilio Italianozkoetan. XIX mendean, aldiz, Anglesezko forma egokitua etorkizkotik hurbilagoko Vergil formara aldatzea proposatu zuten, Amerikako Estatu Batuetan, klasizista zenbaitek eta, hori dela-eta, hiru formak hatzeman ahal daitezke egun Anglesez: bai Virgil bai Vergil egokituxeak, eta bai Vergilius etorkizkoa ere.
[aldatu] Biografia
[aldatu] Lanak
Guti gora-beherakoak dira ontze-datak
- (KA 42) Eclogae (edo Bucolica), hamar liburutakoak.
- (KA 29) Georgica, laur liburutakoak.
- (KA 19) Aeneis, hamabi liburutakoa.
[aldatu] Vergiliusen lan Euskararatuak
Virgilio'ren artzain abestijak
[aldatu] Vergiliusen ekarria
[aldatu] Kanpo loturak
- Vergiliusen Latinezko lanak.
Artikulu hau pertsona baten biografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |