Viet Minh
Wikipedia(e)tik
Viet Minh, Vietnamgo Independentziarako Ligaren (Việt Nam Ðộc Lập Ðồng Minh Hội, vietnameraz) laburdura. 1941ean sortu zen Frantziarekiko independentzia eskuratu asmoz. Liga Ho Chi Minh-ek zuzendu zuen.
Ekintza militar ugari burutu zuten Frantziako armadaren aurka. 1944an lehenengo guarnizio frantsesa garaitu zuten. Bigarren Mundu Gerraren kontestuan, Japoniako armada Vietnametik irteterakoan (1945), Viet Minhek herrialdearen kontrola hartu zuen. Hala ere, Frantziaren aurkako borrokek 1954ra arte iraun zuen, vitnamdarrek irabazitako Dien Bien Phuko Batailara arte, hain zuzen.
1960an Viet Minheko kideak Askapenerako Nazio Frontean (FNL) sartu ziren.