Lankide eztabaida:Xabier
Wikipedia(e)tik
Ongi etorri, Xabier, euskarazko Wikipediara: Hau zure eztabaida orrialdea da, beste wikipedialarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orrialdea ere baduzu, zure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... jartzeko (zure lankide orrialdea eraikitzeko informazioa lortzeko, ikus orrialde hau). Lehendabizi, Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen dizun orrialdea irakur ezazu. Beranduago, lotura hauek erabilgarriak izan daitezke:
Wikipediaren Txokoa duzu zure iradokizun edo komentarioak ezartzeko. Wikipedian ere hainbat Wikiproiektu daude, bertan parte har dezakezu nahi izanez gero. Wikipedialari baten galderari erantzuteko, bere eztabaidan egin beharko duzu. Bestela, ez zaio "mezu berri bat" duenaren oharra azalduko eta agian ez da konturatuko erantzun egin diozula. Orrialdearen goialdeko botoietan "+" ikurra aurkituko duzu. Bertan klik eginez, mezu berri bat sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuan zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo zara identifikatu.
|
[aldatu] Israel
Egunon Xabier! Konturatu zara Israeli buruzko artikulua apur bat txukundu dudala. Batez ere, historia laburtu eta Israelgo historia sortu dut, gaian sakondu nahi duenarentzat. Emaiozu begiratu bat, ados zauden ikusteko, eta esaidazu egokia iruditzen bazaizu ala ez. Bestela, lasai aldatu, horretarako gaude-eta. Gauza bera, Palestinako historiarekin, eskualde bereko historia aztertzen baitu (Israelgo Estatua sortu baino lehen). Eta zalantzaren bat baduzu, idatzi lasai. Hurrenarte. --josugoni (erantzun hemen) 09:20, 5 Martxoa 2007 (UTC)
[aldatu] Maria
Kaixo Xabier. Ez zaizu egokia iruditzen lokartzea eta jasokundea aipatzea? Leku aproposa iruditzen zait, ba, niri... --josugoni (erantzun hemen) 19:30, 22 Martxoa 2007 (UTC)
- Lasai, lan ona egiten ari zara-eta! Zeruratzeari buruz, agian arrazoia duzu, baina nonbaiten ipini beharko da zeruratzea = jasokundea. Batez ere, herri batzuetako elizak-eta Jasokundeko Andre Maria izena baitute (ad: Hondarribian). Ondo segi! --josugoni (erantzun hemen) 20:21, 22 Martxoa 2007 (UTC)
[aldatu] Aita santuak
Gabon Xabier:
Aita santuen artikuluak idazten ari zarenez, ondo legoke hasierako aurkezpena denek berdintsu izatea. Hau da, aita santu bakoitzaren artikulu hasieran aita santu izena, latinezkoa, jaiotzezkoa, non jaioa eta aitasantutzaren iraupena. Zuk erabaki nola egin eta zer esaldi mota erabili. Niri nahiko aproposa iruditzen zait Joan XXIII.aren artikuluan dagoena, hots:
- Joan XXIII.a dohatsua (latinez Ioannes PP. XXIII), jaiotzez Angelo Giuseppe Roncalli (Sotto il Monte, Lombardia, Italia, 1881eko azaroaren 25a - Vatikano Hiria, 1963ko ekainaren 3a) Eliza Katolikoko Aita Santua izan zen 1958ko urriaren 28tik bere heriotza eguneraino.
Lagunduko dizulakoan, --josugoni (erantzun hemen) 21:47, 30 Martxoa 2007 (UTC)