Zorrotzaurre
Wikipedia(e)tik
Zorrotzaurre Bilboko gune industrial bat da. Deustuko distrituan kokatzen da, Bilboko iparraldean. Guztira, 700.000 metro karratuko azalerarekin Bilbon, Zorrotzarekin batera geratzen den gune industrial bakarretarikoa da. Deustuko San Pedrori loturik dagoen penintsula da.
[aldatu] Proiektua
Zaha Hadid arkitekto britainiar-irakiarraren proiektu baten bitartez, gune osoa eraberrituko da. Bertan dauden enpresak Bilboko kanpoaldeko portura joango dira, eta Deustuko Kanaleko ontzien trafikoa, itxi egingo da. Lehen proiektua 2004. urtean kaleratu bazen ere, ordutik aldaketak jasan ditu. Hasieran Zorrotzaurre uharte bilakatzea pentsatu bazen ere, azken proiektuaren arabera penintsula moduan jarraituko du.
Guztira, 5.300 etxebizitza eraikitzea aurrikusten da, dentsitate ertain eta altuak erabiliz. Gunea hiru zatitan banatuko da, gune bakoitzak erabilera ezberdinak izango dituelarik. Erdialdeko gunean, parke handi bat eta Euskal Herriko Unibertsitatearen kanpus berriak egongo dira. Olabeaga eta Deusturekin lotzeko hainbat zubi eraikiko da. Oraindik zehaztu ez den arren, hiri erdiarekin lotzeko, tranbia zerbitzua jartzea pentsatu du Bilboko udalak.