Zaha Hadid
Wikipedia(e)tik
Zaha Hadid (زها حديد arabieraz) (1950ko Urriaren 31n jaioa) irakiar jatorriko arkitekto britainiar dekonstruktibista da. Ordenagailuek eta informatika programek ematen duten aukera berriez ahalbidetzen da bere arkitektura hein handi batean, azalera eta egitura bihurrituz sortzen diren espazio berriak sortuz.
Euskal Herrian ezaguna egin da Durangoko EuskoTrenen egoitza nagusia eraikitzeko lehiaketa irabazi eta Bilboko Zorrotzaurre auzoaren hirigintza plana egingo duelako.
[aldatu] Biografia laburra
Bagdaden jaioa (Irak), matematika ikasi zuen Beiruteko amerikar unibertsitatean Londresera arkitektura ikastera joan baino lehen. Titulua lortu eta gero, bere irakasle izandako Rem Koolhaas arkitekto holandarraren Office for Metropolitan Architecture (OMA) estudioan lan egin zuen. 1979an Londresen kokatutako bere arkitektura agentzia ireki zuen. 1980 hamarkadan Architectural Association-en irakasle izan zen.
2004 urtean Pritzker saria jaso zuen, emakume bati emandako lehena.
[aldatu] Lan garrantzitsuenak
Hadiden lan asko eta asko kontzeptualak izan dira, baian hauek dira eginadako lan batzuk:
- 1993 Vitra Suhiltzaile Etxea, Weil am Rhein, Alemania
- 1998 Rosenthal Center for Contemporary Art, Cincinnati, Ohio, AEB
- 2001 Hoenheim-Nord Terminus eta Parkina, Estrasburgo, Frantzia
- 2002 Bergisel Eski Jauzia, Innsbruck, Austria
- 2005 Ordrupgaard eranskina, Kopenhage, Danimarka
- 2005 Phaeno Science Center, Wolfsburg, Alemania
- 2005 Nordkettenbahn (aireko tranbia), Innsbruck, Austria
- 2005 BMW Zentroa, Leipzig, Alemania
Zaha Hadiden sari asko eraiki gabeko proiektuei izan dira: The Peak Club Hong Kong hirian (1983) eta Cardiff Bay Opera House Galesen (1994).
[aldatu] Kanpo loturak
- Zaha Hadid gune ofiziala
- Zaha Hadid paper Architect
- Zaha Hadiden bio/irudi/artikuluak KultureFlash gunean
- Pritzker sarien gune ofiziala
- Zorrotzaurreko Master Plana
Pritzker Saria irabazi dutenak | ||
---|---|---|
1979: Johnson 80: Barragán 81: Stirling 82: Roche 83: Pei 84: Meier 85: Hollein 86: Böhm 87: Tange 88: Bunshaft and Niemeyer 89: Gehry 90: Rossi 91: Venturi 92: Siza 93: Maki 94: Portzamparc 95: Ando 96: Moneo 97: Fehn 98: Piano 99: Foster 2000: Koolhaas 01: Herzog eta de Meuron 02: Murcutt 03: Utzon 04: Hadid 05: Mayne 06: Mendes da Rocha |