Addis Abeba
Wikipedia(e)tik
Addis Abeba |
|||
---|---|---|---|
|
|||
Berezko izena Amhareraz |
Addis Abeba አዲስ አበባ ( Āddīs Ābebā ) |
||
Herrialdea | Etiopia | ||
Hiri enkartatua | Addis Abeba | ||
Alkatea | Arkebe Oqubay | ||
Herritarra | addisabebar | ||
Koordenatuak | |||
Eremua |
530 km2 | ||
Garaiera | 2.200etik 3000ra m | ||
Sorrera | 1886 | ||
Biztanleria | 2.973.004 (2005) | ||
Dentsitatea | 5.608 bizt/km² | ||
http://www.addisababacity.gov.et/ |
Addis Abeba Etiopiako hiriburua eta hiri nagusia da. Aldi berean hiria eta estatua da, hiri enkartatua baita. 2.973.004 biztanle zituen 2005ean, 80 nazionalitate ezberdinatekoak eta hainbat erlijio ezberdinetakoak. Hiriak 80 hizkuntza baino gehiago hitz egiten dira.
Afrikar Batasunaren hiriburua da.
[aldatu] Historia
Hiria 1887an sortu zuen Menelik II.a enperadoreak, bertan ur termalak aurkitu baiziren eta horregatik Addis Abeba izena eman zitzaion, Lore Berria. 1889an hiribiru bilakatu zuten. Hazkuntza guztiz kaotikoa izan zen eta 1917an Djiboutira egin zen trenarekin asko areagotu zen hazkuntza demografikoa. 1936 eta 1941 artean hiria italiarrek okupatu zuten eta euren kolonien hiriburua bilakatu zuten.
1960 eta 1970eko hamarkadetan hiriburuko biztanleak bikoitztu ziren eta hainbat industria ezarri. 1963an bertan sinatu zen Afrikar Batasunaren aurrekaria izan zen dokumentua.
[aldatu] Klima
Bertako klima tropikal leuna da (15°C) garaiera dela-eta (2.300 m). Urteko prepzipitazioa 1.150 mm da.