1936
Wikipedia(e)tik
1936. urtea | |
Urteak: | 1933 | 1934 | 1935 | 1936 | 1937 | 1938 | 1939 |
Hamarkadak: | 1910koa | 1920koa | 1930koa | 1940koa | 1950koa |
Mendeak: | XIX.a | XX.a | XXI.a |
XX. mendearen taula |
Eduki-taula |
[aldatu] Gertaerak
- Uztailaren 18a - Francisco Franco lehenengo mugimendu militarrak egiten hasi zen, Espainiako Gerra Zibila izango zenari hasiera emanez.
- Uztailaren 25a - Hitlerrek Franco laguntzea erabaki zuen.
- Abuztuaren 8a - Frantziak Espainiarekiko muga itxi zuen.
- Irailaren 5a - Matxino frankistek Irun bereganatu zuten.
- Irailaren 13a - Donostia Francoren esku ipini zuten.
- Urriaren 1a - Franco izendatu zuten Estatuburu eta ejertzitoen "Generalísimo". Bien bitartean, Espainiako Bigarren Errepublikak Euskadiri autonomia onartu zion, Jose Antonio Agirre lehendakari bilakatuz.
- Urriaren 7a - Lehen Eusko Jaurlaritza osatu zen, Jose Antonio Agirre lehendakaria zelarik.
- Urriaren 17a - Jose Ariztimuño "Aitzol" idazle tolosarra torturatu eta fusilatu zuten frankistek.
- Azaroaren 12a - Garai hartako munduko zubirik luzeena izan zena ireki zuten San Frantziskon (AEB), "Golden Gate Bridge" izenekoa.
- Azaroaren 20a. Jose Antonio Primo de Rivera falangista fusilatu zuten errepublikarrek Alacanten. Madrilen, Buenaventura Durruti buruzagi anarkista hil zen, borrokan zauritua izan eta gero.
- Abenduaren 5a - Sobietar Batasuna sortu zuten.
[aldatu] Arte eta kultura
- Eusko Jaurlaritzak euskara hizkuntza ofizial izendatu zuen, Espainiako Gerra Zibila piztu baino lehenagoko hilabeteetan.
- Azaroaren 2a - BBCak lehen telebista saioa eskaini zuen.
[aldatu] Zientzia eta teknologia
[aldatu] Kirolak
- Martxoaren 8a - Aviron Bayonnais errugbi taldeak Du Manoir txapelketa irabazi zuen U.S.A. Perpignan taldea finalean 9-3 menderatuz.
[aldatu] Jaiotzak
- Martxoaren 15a - Francisco Ibañez, komikigile kataluniarra.
- Apirilaren 7a - Xose Manuel Beiras, politikari galiziarra.
- Maiatzaren 3a – Jon Idigoras, politikari bizkaitarra eta Herri Batasunako mahaikidea (h.2005).
- Abuztuaren 18a - Robert Redford, AEBetako aktorea.
- Azaroaren 9a - Mikhail Tal, xake jokalari letoniarra.
[aldatu] Heriotzak
- Urtarrilaren 5a - Ramon Maria Valle-Inclan, idazle galiziarra (j. 1866).
- Otsailaren 27a - Ivan Pavlov, mediku errusiarra (j.1849).
- Ekainaren 3a - "Txirrita", garai guztietako bertsolaririk ezagunenetarikoa (j. 1860).
- Abuztuaren 19a - Federico Garcia Lorca, idazle granadarra (j. 1898).
- Irailaren 2a – Isaac Puente, anarkismoaren teorilaria (j. 1896).
- Urriaren 17a - Jose Ariztimuño "Aitzol", idazle tolosarra (j. 1896).
- Urriaren 29a - Ramiro de Maeztu, idazle gasteiztarra (j. 1875).
- Abenduaren 31a - Miguel de Unamuno, idazle eta filosofo bilbotarra (j. 1864).
- Jose Manuel Aizpurua, arkitekto donostiarra (j. 1902).
[aldatu] Nobel saridunak:
- Fisika: Victor Franz Hess, Carl David Anderson
- Kimika: Peter Debye
- Literatura: Eugene O'Neill
- Medikuntza: Sir Henry Hallett Dale, Otto Loewi
- Ekonomia: -
- Bakea: Carlos Saavedra Lamas
Denbora unitateak | ||
---|---|---|
attosegundo • femtosegundo • pikosegundo • nanosegundo • mikrosegundo • milisegundo • segundo |