Errugbi
Wikipedia(e)tik
Errugbia mundu guztian zabaldutako kirola da, baina batez ere lurralde anglosaxoniarretan: britaniar koloniak (Australia, Zeelanda Berria, Hegoafrika), Pazifikoko irlak eta batez ere europar lurraldeak (Ingalaterra, Irlanda, Gales, Eskozia ...)nabarmenduz. Kontaktuzko jokoa da, non oso beharrezkoak diren trebetasuna, indar fisikoa eta taktika.
Errugbia nahiko joko zakarra badirudi ere arau askoz betetakoa da, batez ere jokoa segurua eta azkarra izan dadin. Talde lana ezinbestekoa da kirol honetan eta prestakuntza fisikoa eta baita psikologikoa oso beharrezkoak. Norbere segurtasunerako onartuta daude babes batzuk erabiltzea batez ere burua eta ahoa babesteko, baina batez ere joko hau ez da arriskutsua jokalari guztiek elkarrekiko duten errespetuagatik.
Honetan datza errugbiaren funtsa, besteekiko eta arauekiko errespetuan. Epailearen erabakiak ez dira ia sekula eztabaidatzen eta partidua bukatu bezain laster aurkariak lagun bihurtzen dira. Ezaguna da errugbiaren munduan esaldi hau:"Errugia zaldunek jokatzen duten animalia jokoa da" eta baita 3. zatia deiturikoa: Parte hartzaile guztiak etxeko taldearen elkartean batzen dira lagun giroan eta garagardo batzuk dituztela eskuan.
[aldatu] Euskal Herrian
Tradizio handiagoa dago Ipar Euskal Herrian kirol honetan Hegoalden baino. Izan ere, Frantzia eta Europa mailan emaitza onak lortu ditu azken urteotan Biarritz Olympiqueko taldeak. Baionako Aviron ere aritzen da Frantziako lehen mailan.
[aldatu] Txapelketak
- Frantziako errugbi txapelketa
- Yves du Manoir errugbi txapelketa
- Espainiako errugbi txapelketa
- Espainiako errugbi errege kopa
[aldatu] Nazioartekoak
Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |