Gales
Wikipedia(e)tik
Gales |
|||
---|---|---|---|
|
|||
Goiburua: Cymru am byth ("Gales betiko") | |||
Ereserkia: Hen Wlad Fy Nhadau ("Arbasoen lurra") | |||
Herrialdea | Erresuma Batua | ||
Hiriburua | Cardiff/Caerdydd | ||
Eremua | 20.779 km² | ||
Biztanleria | 2.958.600 (2005) | ||
Dentsitatea | 140 bizt / km² | ||
Hizkuntza ofiziala(k) | ingelesa, galesera | ||
Herritarra | galestar | ||
Bateratzea | 1056 | ||
Zaindaria | San David | ||
www.wales.gov.uk |
Gales (ingelesez Wales, galeseraz Cymru) Erresuma Batua osatzen duten nazioetako bat da.
Ingalaterra du mugakide ekialdean, Irlandako itsasoa iparraldean eta mendebaldean, eta Bristolgo kanala hegoaldean.
Hiriburua Cardiff/Caerdydd da. 20.779 km²-ko azalera dauka, eta 2.903.085 biztanle (140 bizt./km², 2001).
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia
Snowdon/Yr Wyddfa (1.085 m) da mendirik altuena, Snowdonia/Eryriko mendigunean.
Bestela, herrialdeko mendilerro nagusia Mendi Kanbrikoak dira, herrialdeko erdialdean daudenak.
[aldatu] Historia
- 410ean Erromatar Inperioa erori zen.
- 1282an Ingalaterrako Eduardo I.a Erregeak konkistatu zuen.
- 1925ean Plaid Cymru alderdi nazionalista sortu zuten.
- 1955etik Cardiff da hiriburua.
- 1962an sortu zuten Cymdeithas yr Iaith/Welsh Language Society erakundea, hizkuntzaren alde orduz geroztik lan egiten duen presio-taldea.
- 1982an S4C telebista (Sianel Pedwar Cymru/Channel Four Wales) sortu zuten, orduz geroztik galesezko programazioa eskaintzen duena. %7 inguruko audientzia dauka gaur egun.
- 1988an sortu zuten Bwrdd yr Iaith Gymraeg/Welsh Language Board hizkuntza-erakundea.
- 1999an abian ipini zuten Cynulliad Cenedlaethol Cymru / National Assembly for Wales, autogobernu mugatua bideratzen duen erakundea.
[aldatu] Banaketa administratiboa
[aldatu] Lurraldeak
22 lurraldetan banatuta dago herrialdea:
- Merthyr Tydfil.
- Caerffili.
- Blaenau Gwent.
- Tor-faen.
- Monmouthshir/Sir Fynwye.
- Newport/Casnewydd .
- Cardiff/Caerdydd.
- Vale of Glamorgan/Bro Morgannwg.
- Bridgend/Pen-y-bont ar Ogwr.
- Rhondda Cynon Taf.
- Castell-nedd Port Talbot.
- Swansea/Abertawe.
- Carmarthenshire/Sir Gaerfyrddin.
- Ceredigion.
- Powys.
- Wrexham.
- Flintshire/Sir y Fflint .
- Denbighshire/Sir Ddinbych.
- Conwy.
- Gwynedd.
- Anglesey/Ynys Mon.
- Pembrokeshire/Sir Benfro.
[aldatu] Hiri nagusiak
Cardiff/Caerdydd (305.000 biztanle, 2001) da hiriburua eta hiri nagusia.
Beste hiri garrantzitsu batzuk:
- Swansea/Abertawe (225.000 bizt.).
- Newport/Casnewydd (139.000 bizt.).
- Merthyr Tydfil (54.900 bizt.).
- Barry/Y Barri (50.661 bizt.).
[aldatu] Diaspora
Sakontzeko, irakurri: Galesak Patagonian eta Galesak Ipar Amerikan
Galestik kanpo, komunitate garrantzitsuenak Chubuteko probintzian (Argentinako Patagonia) eta Ipar Amerikan daude.
[aldatu] Hizkuntzak
Hizkuntza ofizialak ingelesa eta galesera dira, lehenengoa nagusi dela eta bigarrenaren hiztunak biztanleen %20 inguru direla, 600.000 gutxi gora-behera eta ipar-mendebaldean bizi direla.
Bestela, galesera hizkuntza zelta da, bretainierarekin oso antzekoa.
[aldatu] Ekonomia
Historikoki, meatzaritzaren jarduera oso garrantzitsua eduki dute lurraldean, ikatza, burdina, kobrea, zilarra, beruna eta urrea ustiatuz nagusiki.
[aldatu] Politika
Erresuma Batuaren barruan dagoen herrialdea izanda, Elisabete II.a erregina Galesko estatuburua da. Honek boterea uzten du Erresuma Batuko Legebiltzarraren eskuetan, eta azken honek Galesko Legebiltzar Nazionalari eskuduntza batzuk ematen dizkio, 1998ko Devolution edo itzultzetik.
Rhodri Morgan lehen ministroa da 2000tik, Alderdi Laboristakoa. Dena den, 2007ko hauteskundeen ostean Plaid Cymru alderdi nazionalistarekin dago gobernuan.
[aldatu] Kirolak
Futbolean, selekzio nazionala munduko hiru zaharrenen artean dago, lehenengo partida 1876an jokatuz Eskoziaren aurka. 1958an parte hartu zuen Munduko Futbol Txapelketan, Suedian, lehen eta azken aldiz. Bestela, John Benjamin Toshack, Neville Southall, Ian Rush eta Mark Hughes daude azken urteotako jokalari ezagunenen artean.
Herrialde barneko txapelketei dagokienez, berezko liga daukate 1992tik, historikoki hiru talde nagusiek (Swansea City, Cardiff City eta Wrexham A.F.C.) Ingalaterrako Ligan jokatzen duten arren.
Errugbian, Galesek antolatu zuen 1999an munduko txapelketa. Halaber, Sei Nazioen Torneoaren ohiko partaidea da.
[aldatu] Ospakizunak
Martxoaren 1ean San Daviden eguna (Saint David ingelesez eta Dewi Sant galeseraz) Galesko festa nazionala da, herrialdeko patroia denez. Diasporan ere ospatzen dute.
Bestela, ezagunak dira "Eisteddfod" izeneko kultura jaialdiak, poesia eta musika uztartzen dituztenak, galeseraz nagusiki.
[aldatu] Pertsonaia ezagunak
- Bertrand Russell (1872-1970), idazlea.
- Roald Dahl (1916-1990), idazlea.
- Richard Burton (1925-1984), aktorea.
- Anthony Hopkins (1937-), aktorea.
- John Benjamin Toshack (1949-), futbolari eta Galesko entrenatzaile nazionala 2004tik.
- Ken Follett (1949-), idazlea.