Eslovakia
Wikipedia(e)tik
Eslovakiar Errepublika Slovenská republika |
|||||
---|---|---|---|---|---|
|
|||||
Goiburu nazionala: Ez du | |||||
Ereserkia: Nad Tatrou sa blýska | |||||
Hiriburua | Bratislava |
||||
Hiri handiena | Bratislava | ||||
Hizkuntza ofiziala(k) | Eslovakiera | ||||
Gobernua
Presidentea
Lehen Ministroa |
Errepublika Ivan Gašparovič Robert Fico |
||||
Independentzia Txekoslovakiaren zatiketa |
1993 urtarrilaren 1 | ||||
Eremua - Guztira - ur % |
49.036 km² (128.) arbuiagarria |
||||
Biztanleria - Estimaketa (2004) - Errolda (-) - Dentsitatea |
5.379.455 (103.) - 109 biztanle/km² (-) |
||||
Dirua | Eslovakiar koroa (SKK ) |
||||
Ordu eremua - Udan (DST) |
UTC (UTC +1) Bai (UTC +2) |
||||
Interneteko domeinua | .sk | ||||
Telefono aurrezenbakia | +4201 |
||||
Herritarra | eslovakiar | ||||
11997 arte +42, Txekiarekin banatua |
Eslovakia Europa erdialdeko estatu itsasgabea da. Mugakideak dira Txekia eta Austria mendebaldean, Polonia iparraldean, Ukraina ekialdean eta Hungaria hegoaldean. Eslovakia Europar Batasuneko kide da eta bost milioi biztanle baino gehiago du.
Hiriburua Bratislava da.
[aldatu] Historia
Sakontzeko, irakurri: Eslovakiako historia
Egungo Eslovakiako lurraldean, K. a. 450 ingurutik, zeltak finkatu ziren. Erromatar garaietan hainbat gotorleku eraiki ziren Danubioz haratago. Hor, germaniarren kontra borrokatu ziren II. mendetik aurrera.
Eslaviarrak V. mendean etorri ziren. Nitrako printzerria VIII. mendean sortu zen, eta haren agintariak, Pribinak, lehendabiziko eliza kristaua eraiki zuen 828an. Moraviarekin bat eginda, Zirilo eta Metodio misiolari ortodoxoek bisitatu zuten lurraldea 863an.
X. mendean Hungariarrek bereganatu zuten emeki egungo Eslovakiako lurraldea. Bi mendetan Nitrako printzerria bezala, autonomia izan zuen Hungariako Erresuman barnan. Etnia-osaketa anitzagoa bilakatu zen hainbat etorrerarekin: alemaniarrena XIII. mendean, valakiarrak XIV.ean eta juduak. Mongoldarren inbasioa (1241) eta ondorengo gosetea zirela eta, populazio galera handia pairatu behar izan zen. Nolanahi ere, Erdi Aroko Eslovakian hiriak ugaritu ziren. XV. mendean lehen unibertsitatea fundatu zuten Bratislavan, baina berehala ere itxi zen.
Otomandar Inperioak Hungaria aldera jo eta Buda hiria hartu ondoren XVI. mendearen hasieran, Hungaria Bratislavari begira jarri zen, eta 1536tik erresumako hiriburua bihurtu zen. Edonola ere, otomandarren eta habsburgotarren aurkako borroketan lurraldea, batik bat landa eremua, suntsiturik gertatu zen. XVIII. mendean, turkiarrek Hungariatik alde egindakoan, Eslovakiaren garrantzia behera joan zen, nahiz eta Bratislavak 1848 arte jarraitu zuen hiriburua izaten.
1848ko iraultzan, eslovakiarrek Austriako enperadorearen alde egin zuten, Austriako monarkiako hungariar eremutik sezesioa bereganatu nahian, baina ez zuten arrakastarik izan. Austro-Hungariar Inperioaren garaian (1867-1918), Hungariako erdian egonda, hungariarrek bultzatutako magiarizazio prozesua jasan behar izan zuten eslovakiarrek.
Lehen Mundu Gerraren ostean, Eslovakiak zein Bohemiak eta Moraviak estatu bat osatu zuten, Txekoslovakia, Trianongo Itunean eta Saint Germaingo Itunean mugak berretsita. Gerra arteko garaian, Txekoslovakiako estatu demokratikoak eta oparoak Alemaniaren eta Hungariaren tirria errebisionistei aurre behar izan zien, harik eta 1939an Adolf Hitlerrek Txekia okupatu zuen. Nazien presiopean, Eslovakiak independentzia aldarrikatu zuen. Txontxongilo-erregimena bilakatu zen Eslovakiako estatua Hirugarren Reichen eskuetan, eta 1944an erresistentzia armatua sortu zen. Gerran, herrialdeko judu gehienak kontzentrazio-zelaietan amaitu ziren Holokauston. Bigarren Mundu Gerraren ostean, alemaniar eta hungariar franko Eslovakiatik aterarazi zituzten. Gaur egun ere, kanporatze horrek gorabeherak sortzen ditu Hungariako estatuarekin.
Estatu-kolpe bat zela medio (1948), Sobiet Batasunaren itzalpean etorri zen Txekoslovakia. Herrialdea Varsoviako Itunaren indarrek okupatu zuten 1968an, Alexander Dubcek hasitako liberalizazio-prozesua bortizki amaitzeko. Hurrengo urtean, Txekiar Errepublika Sozialista eta Eslovakiar Errepublika Sozialistaren batasuna bihurtu zen Txekoslovakia.
Komunismoa 1989an bukatu zen Txekoslovakian. Herrialdea, berriz, desegin zen bi estatutan: 1992ko uztailean, Eslovakiak estatu burujabea aldarrikatu zuen. Udazken horretan, Vladimir Meciar eslovakiarrak eta Vaclav Klaus txekiarrak federazioaren amaiera burutzeko xehetasunak adostu zituzten. 1993ko urtarrilaren 1etik bi estatu dira. Biak, beste batzuekin batera, 2004ko maiatzean Europar Batasunean sartu ziren.
[aldatu] Kanpo loturak
- Jalgi.com atlasa datuak, mapak eta irudiak
- CIA - World Factbook geografia, biztanleria, politika eta ekonomia datuak
Europar Batasuneko kideak | ||
---|---|---|
Alemania • Austria • Belgika • Bulgaria • Danimarka • Erresuma Batua • Errumania • Eslovakia • Eslovenia • Espainia • Estonia • Finlandia • Frantzia • Grezia • Herbehereak • Hungaria • Irlandako Errepublika • Italia • Letonia • Lituania • Luxenburgo • Malta • Polonia • Portugal • Txekiar Errepublika • Suedia • Zipre Sartzeko negoziatzen ari direnak: Kroazia • Turkia · Mazedonia |