Gaskonia
Wikipedia(e)tik
Gaskonia (Gasconha gaskoineraz eta Gascogne frantsesez) Okzitaniako probintzia historikoa da, gaur egungo Akitania eta Frantziako beste lurralde batzuk hartzen dituena. Halaber, Arango harana (Katalunia) Gaskoniaren lurralde bat da.
Bestetik, "Gaskoniako golkoa" izena ere erabiltzen da Bizkaiko Golkoa esateko, Euskaltzaindiak bigarrena hobetsi arren.
Eduki-taula |
[aldatu] Gaskoi terminoaren jatorria
"Gaskoi" hitza "waskoi"-tik dator, hau da, "baskoi"-tik. Gaskonia Wasconia zen beraz, baskoien lurraldea. Historian, Gaskonia deritzon lurraldea erromatarren etorrera baino lehen euskara mintzatzen zen lurraldea zen. Lurrralde hartako biztanleek, ordea, beren hizkuntza erromatartu zuten. Nahasketa hartatik dator egungo gaskoniera, euskararen eragina duen erromantze hizkuntza edo okzitanieraren aldaera. Autore batzuen arabera, horrela, gaskoniarrak euskaldun erromatartuak omen dira[1].
[aldatu] Eskualdeak
- Ariègeko mendebala (Conserans)
- Gers
- Girondako hegomendebala
- Garona Garaiako hegoa eta mendebala
- Pirinio Garaiak
- Landak
- Lot-eta-Garona Garonako ezkerraldea
- Pirinio Atlantikoak, Ipar Euskal Herriko lurraldeak izan ezik
- Tarn-eta-Garona Garonako ezkerraldea
[aldatu] Hiri nagusiak
- Bordele (gaskoieraz, Bordèu; frantsesez, Bordeaux)
- Auski (gaskoieraz, Aush; frantsesez, Auch)
- Paue (gaskoieraz eta frantsesez, Pau)
- Akize (gaskoieraz, Dacs; frantsesez, Dax)
- Mendi-Marzana (gaskoieraz, Lo Mont de Marçan; frantsesez, Mont-de-Marsan)
- Aturbe (gaskoieraz, Tarba; frantsesez, Tarbes)
- Lorda (gaskoieraz, Lorda; frantsesez Lourdes)
Zenbaitek Baiona (gaskoieraz, Baiona; frantsesez, Bayonne), Gaskoniaren zatitzat jozen dute. Hirixka hartan gaskoinera ere mintzatua da.
[aldatu] Hizkuntzak
Gaskonian gaskoiera hitz egiten da, frantsesarekin batera.