Ibai
Wikipedia(e)tik
Ibaia ubide naturala da, normalean euritik edo elurraren urtzetik datorrena goiko lurretatik behekoetara. Sinonimoak dira uhaitz eta ibaso.
[aldatu] Ibaiak Euskal Herrian
Sakontzeko, irakurri: Euskal Herriko ibaiak
- Ebro da Euskal Herria zeharkatzen duten ibaien artean luzeena (910 km), Araba eta Nafarroa probintzietako hegoaldetik pasatuz.
- Aragoi ibaia da ibilbiderik luzeena egiten duena, 192 km-koa hain zuzen ere. Esako urtegian jaio da eta, Nafarroa zeharkatu ondoren, Ebro ibaira isurtzen ditu bere urak.
- Euskal Herriko kostaldean ura isurtzen duten ibaietatik Aturri da luzeena eta ur emari handiena duena.
- Nerbioi-Ibaizabal ibaia da Bizkaiko Golkoan ura isurtzen duten ibaien artean ibilbiderik luzeena egiten duena (75 km-koa), guzti-guztia euskal lurraldeetan egina.
[aldatu] Ibaiak munduan
Sakontzeko, irakurri: Ibaien zerrenda luzeraren arabera
Munduko hamar ibairik luzeenak hauexek dira: