ON AMAZON:



https://www.amazon.com/Voice-Desert-Valerio-Stefano-ebook/dp/B0CJLZ2QY5/



https://www.amazon.it/dp/B0CT9YL557

We support WINRAR [What is this] - [Download .exe file(s) for Windows]

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
SITEMAP
Audiobooks by Valerio Di Stefano: Single Download - Complete Download [TAR] [WIM] [ZIP] [RAR] - Alphabetical Download  [TAR] [WIM] [ZIP] [RAR] - Download Instructions

Make a donation: IBAN: IT36M0708677020000000008016 - BIC/SWIFT:  ICRAITRRU60 - VALERIO DI STEFANO or
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Ikurrin - Wikipedia, entziklopedia askea.

Ikurrin

Wikipedia(e)tik

Ikurrina
Euskal Herriko bandera
IkurrinaEuskal Herriko bandera
Erabilera
Proportzioa 14:25
Erabakia 1978
Koloreak
Gorria
Berdea
Zuria

Ikurrina Euskal Herriko bandera eta ikur nagusia da. Oinarri gorriaren gainean, gurutze zuri zuzen batez eta gurutze berde zeihar batez osatua dago. Luis Arana Goirik, Sabino Aranaren anaiak, marraztu zuen 1894 urtean.

Egun, Euskal Autonomia Erkidegoko bandera ofiziala da.

Eduki-taula

[aldatu] Esanahia

Ikurrina Bizkaia burujabearen ikur izateko sortu zuten Arana Goiri anaiek, nazio modernoen bandera eredu hartuz. Hiru elementuk osatzen dute:

[aldatu] Oinarri gorria

Bizkaitarrak irudikatzen ditu, historian zehar Bizkaiko bandera gorria izan baita. Hala ere, batzuek jatorri mitikoaren zantzua hartzen diote, Padurako borrokarekin lotuz. 870 urte inguruan Bizkaitarren buru zen Jaun Zuriak Leongo armada garaitu omen zuen Paduran, etsaien odola lekuan barreiatuz eta bertako harriak gorrituz. Geroztik Arrigorriaga deitzen zaio leku horri. Oinarri gorri horrek Bizkaiaren independentzia irudikatuko luke.

[aldatu] Gurutze zeihar berdea

Lege zaharrak irudikatzen ditu, Gernikako Arbolaren kolore eta itxura estilizatua baita. Batzuen ustez, beste harreman bat ikusten dute Padurako borrokarekin, gurutze mota honek San Andres gurutzea izena baitu eta borroka San Andres egunez izan baitzen.

[aldatu] Gurutze zuria

Jainkoa beste edozeren gainetik irudikatzen du, kristautasunean oinarritutakoa Bizkaia burujabea sortu nahi baitzen. Bizkaiko armarrian, Gernikako Arbolaren atzean ere ikus daiteke gurutze zuri bat.

Ikurrinaren itxura orokorrak Erresuma Batuko bandera (Union Jack) oroitarazten du. Ezaguna da Ingalaterrarekiko Aranak zuen miresmena. Nafarroako Armarriaren itxuraren estilizaziotzat ere jo da askotan. Hala ere, eragin guzti horiek kontuan izanik, Bizkaiaren ikurtzat marraztua zela jakinik, Bizkaiko Armarriaren estilizazioa dela esan daiteke, banderaren oinarri gorria, Gernikako Arbolaren gurutze berdea eta Jainkoaren gurutze zuria.

[aldatu] Historia

1894ko uztailaren 14an Bilboko Euzkeldun Batzokijan jaso zen lehen aldiz eta urte bat geroago Sabino Aranak berak sortutako Euzko Alderdi Jeltzaleak bere egin zuen. Hasiera 500 x 280 cm luze-zabal zen, gurutzeak 20 cm zabal.

Bizkaia irudikatzeko sortua, laster alboratu zen hasierako esanahi hura Euskal Herri osoaren ikurtzat hartzen hasi baitzen. Arana ez zegoen bilakaera horrekin ados. Horregatik 1907 urtean zazpi bandera berri marraztu zituen Luis Aranak: Euskal Herriarentzat orokor bat (Euzkadiko Konfederazioaren Bandera) eta lurralde bakoitzarentzat bana (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa eta Zuberoa). Proposamen hauek ez zuten arrakastarik izan.

Aznar sailburu sozialistaren proposamenez 1936 urtean Euskadiko bandera ofizialtzat hartu zen. Hala ere, Aranatarren hasierako neurriak egokitu behar izan ziren, Victor Bilbao Goioagaren ehungintza-gizonaren aholkuei men eginda. Izan ere, jatorrizko neurriei eutsiz gero, ikurrina nekez ikusiko zen urrunetik, batez ere gurutze berdea oinarri gorriaren gainean. Horrela, luze-zabalera mantenduz (500x280), gurutzeen zabalera 43 cm-ra igaro zen.

Francok 1939an legezkanpotu zuen eta diktadura osoan zehar Ikurrina debekatua egon zen Hegoaldean, baina Ipar Euskal Herrian arazorik gabe erabili zen.

1977an berriro legeztatu eta Euskal Autonomi Erkidegoko bandera ofizialtzat hartu zen, nahiz eta Euskal Herri osoa irudikatzeko erabili.

[aldatu] Oraingo egoera

Ikurrinak Euskal Herri osoaren ikurra den heinean, balio politiko handia du. Hori dela eta, era desberdinetan erabili eta sentitzen da bakoitzaren iritzi politikoen eta euskal lurraldearen arabera:

  • Euskal Autonomia Erkidegoan bandera ofiziala izanik, Administrazioko erakunde guztietan agertu behar du. Horrela, nazio sentimenduez gain, administrazioaren eta Autonomia Erkidegoaren ikurtzat hartzen dute biztanleriaren gehiengoak. Hala ere, Euskal Herri osoko ikurra denez, sarri errebindikazio helburua du, euskal abertzaletasunari oso lotua agertuz.
  • Nafarroako Foru Erkidegoan izaera politiko argia du, euskal kultura eta abertzaletasunarekin oso lotua baitago. Nafarroako eremu euskaldunenean naturaltasunez agertu izan da tokiko erakundeetan, batez ere udaletxeetan. Adibidez, Leitzako udalak 1977an legeztatu zenetik agertu izan du fatxadan. Urte hartan bertan, Barañaingo udalerrian, ikurrina udaletxeko balkoian paratzea erabaki zen udalbatzarrean. Ikuspegi kulturalaz gain ikuspegi politikoa ere baduenez, nafar askok Nafarroako kultura eta historiarekiko erasotzat jotzen dute, ikurrina Euskal Autonomia Erkidegoko ikurtzat bakarrik hartzen baitute. Hori dela eta, Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Ikurren Legea atera zuen 2003an. Bertan Ikurrina berariaz debekatzen da Erakunde Publikoetan, erakunde hauek Euskal Autonomia Erkidegokoak ez direla argudiatuz. Honek protesta ugari eragin ditu Nafarroako sektore askotan. Udal batzuetan, udalbatzek ikurrina balkoietan ezin zelarik, toki nabarmenean eskegitea onartu zuten, isunak eta gobernu foralaren mehatxuak saihesteko.
  • Ipar Euskal Herrian gehiengoak kultura edo folklorearekin lotzen dute Ikurrina. Euskal Kultura (folklorea) gizartean errotua dagoenez, haien ikurtzat jotzen dute, hainbat lekuetan agertuz, baita tokiko administrazioan (herriko etxeetan). Hala ere, ez du inolako balio ofizialik. Euskal Herri osoko ikurra denez , sarri errebindikazio helburua ere du.

[aldatu] Ikurrinarekin zerikusia duten banderak

[aldatu] Kanpo loturak

Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Ikurrina
Static Wikipedia 2008 (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -

Static Wikipedia 2007 (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -

Static Wikipedia 2006 (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -

Sub-domains

CDRoms - Magnatune - Librivox - Liber Liber - Encyclopaedia Britannica - Project Gutenberg - Wikipedia 2008 - Wikipedia 2007 - Wikipedia 2006 -

Other Domains

https://www.classicistranieri.it - https://www.ebooksgratis.com - https://www.gutenbergaustralia.com - https://www.englishwikipedia.com - https://www.wikipediazim.com - https://www.wikisourcezim.com - https://www.projectgutenberg.net - https://www.projectgutenberg.es - https://www.radioascolto.com - https://www.debitoformtivo.it - https://www.wikipediaforschools.org - https://www.projectgutenbergzim.com