Nafarroako Karlos IV.a, Bianako printzea
Wikipedia(e)tik
Karlos Bianako Printzea edo Trastamara eta Evreuxeko Karlos, (Peñafiel, Valladolid, 1421eko maiatzaren 29 - Bartzelona, 1461eko irailaren 23), Aragoiko infantea, Nafarroako, Bianako printzea, Gironako Printzea (1458 - 1461), Gandiako Dukea (1439 - 1461) Montblanceko Dukea (1458 - 1461) eta Nafarroako Erresumako erregaia (1441 - 1461).
Bianako Karlos Aragoiko Joanes II.a, Aragoiko Alfontso V.aren anaia txikia, eta Nafarroako Blanka I.aren, Nafarroako Karlos III.aren alaba , semea zen. Bi arreba izan zituen: Nafarroako Blanka II.a eta Nafarroako Leonor I.a.
Nafarroako Karlos IV.a izan behar zuena, Bianako printzea izan zen (1423-1461). Titulu hau bere aitona zen Karlos III.ak sortu zuen Nafarroako erresumeko primuarentzat.
Karlos Nafarroako erregegaia izan zen bere aitaren aurka (1441-1461), Nafarroako Gerra Zibilean zehar.
Aitarekin liskarrak izateagatik ez ezik kultura eta letrak bultzatzeagatik ere ezagutua da. Printze jantzia zen eta Aristotelesen Etika gaztelaniaratu zuen.
[aldatu] Seme-alabak
1439ko irailaren 30ean Oliten Clevèseko Ines, Borgoinako Felipe III.aren loba, ezkondu zuen baina ez zuten seme-alabarik izan.
Gero ezkontzekotan zegoen hainbat alditan, adibidez, Isabel I.a Gaztelakoa izango zenarekin.
Printzeak maitale ugari izan zituen eta hauekin hainbat sasikume:
- Armendarizeko Maria, Leonor arrebaren dontzeila eta Nafarroako Anaren ama.
- Napolin, Vacako Brianda, Nafarroako Felipearen ama.
- Sizilian Capa izena zuen dontzeila Nafarroa eta Aragoiko Joanes Alfontsoren ama.
- Sayaseko Giomar, seme-alabarik ez.
- Mallorcan, Margarita Colom, seme ezezagun bat izan zuenarekin.