Natura
Wikipedia(e)tik
Natura edo Izadia mundu fisiko, natural eta materiala izendatzeko definizioa da. Askotan ingurumenaren sinonimo moduan ere erabiltzen da.
Honen inguruko jakintzak natur zientziak dira eta esparru honetako aztertzaile eta sustatzaileak naturalistak dira.
Ekologistak ere naturaren defentsan jarduten dira.
Eduki-taula |
[aldatu] Lurra
Lurra planetak gizakia eta natura (landareak, beste animaliak, mendiak eta abar) barne hartzen du, azken hamarkadetan bien arteko oreka kolokan dagoen arren.
Geologia gure planetaren barneko formak aztertzen dituen zientzia da.
[aldatu] Klima
Klima eguratsaren edo Lurraren atmosferaren ezaugarrien multzoa da.
[aldatu] Biosferako bizitza
Biologiak bizitzaren jatorria, izaki txikienak diren mikrobioetatik animalia handietara aztertzen dituen zientzia da.
[aldatu] Ingurumena
Ekologia izaki bizidunekin eta euren arteko harremanekin (ekosistemak) jarduten duen arloa da.
[aldatu] Unibertsoa
Unibertsoa existitzen den materia eta energia guztia eta hauek existitzen diren espazio eta denboraren batasuna da.