Otsagabia
Wikipedia(e)tik
Otsagabia |
|||
---|---|---|---|
Nafarroa | |||
|
|||
Izen ofiziala | Ochagavía | ||
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa Merindadea Eskualdea |
Espainia Nafarroako Foru Erkidegoa Zangozako merindadea Zaraitzu |
||
Posta-kodea | 31680 | ||
Garaiera Eremua Biztanleria Dentsitatea |
m 114,62 km² 648 (2005) 5,65 bizt/km² |
||
Herritarra | otsagabiar edo otsagiar | ||
www.ochagavia.com | |||
Otsagabia Nafarroako ipar-ekialdean dagoen udalerria da, Zangozako merindadean kokatutakoa. Zaraitzuko ibarraren herririk garrantzitsuena da.
2006an 648 biztanle zituen.
Eduki-taula |
[aldatu] Mugakideak
Iparraldean Iratiko oihana, Lekunberri (Nafarroa Beherea) eta Larraine (Zuberoa) ditu mugakide, ekialdean Itzaltzu eta Uztarroze (Erronkariko ibarra), mendebaldean Orbaitzeta eta Jaurrieta eta hegoaldean Ezkaroze (Zaraitzu).
[aldatu] Inguru naturala
764 metroko garaieran dago, Zaraitzu ibaia sortzeko iparraldetik datorren Zatoia eta ekialdetik jaisten den Anduña errekek bat egiten duten tokian.
Muskildako santutegia herriaren gain batean dagoen kokatuta.
Iparraldean, Abodiko mendilerroa dauka, herria eta Iratiko oihana banatzen dituena.
[aldatu] Auzoak
Irigoien, Iribarren eta Labaria dira herriko auzo nagusiak, San Joan Ebanjelistaren elizaren inguruan daudenak.
Anduña ibaiaz bestaldean, aldiz, Urrutia dugu, bertan pilotaleku zaharra (gaurko plaza) eta frontoi berria daudela, besteak beste.
[aldatu] Kultura
[aldatu] Uskara
Otsagabiko euskara ("uskara") XX. mendearen bukaeran galdu zen eguneroko bizitzan. Zaraitzueraren aldaera zen, eta hainbat aztarna laga ditu bertako toponimian. Azken testu idatziak utzi zizkiguten Zoilo Moso, Federico Garralda, Ziriako Garralda, Pedro Jose Sanper eta Jose Urrutia hiztunek.
Gaur egun, berreskuratze prozesua abian dago batuaz, eskola eta euskaltegien bidez. Horren ondorioz, biztanleen %11-12a euskalduna da.
[aldatu] Festak
- Irailaren 8an, Herriko Jaiak.
- Irailaren 17an, Muskildako Andre Maria.
[aldatu] Dantzak
Lau makila-dantza berezkoak ditu herriak: Enperadorearena, Katxutxa, Dantza eta Modorro izenekoak. Halaber, "Pañuelo" izeneko zapi dantza eta "Jota" bat ere egin izan dituzte tradizionalki.
Dantza-taldearen burua "Bobo" dugu, pertsonaia misteriotsua dena.
[aldatu] Orhipean
"Orhipean" izeneko jai-eguna ospatzen dute urtero 2001etik irailaren lehen asteburuan. Egun hartan, herriak orain dela ehun urteko itxura hartzen du, biztanleak orduko moduan jantzita daudela eta antzinako ohiturak eta lanbideak erakusgai ditugula.
[aldatu] Elezaharrak
Akelarrea herriko plazan egiten omen zen, baita Abodibidean ere, baso barnean. Kondairaren arabera, Joan I.a erregina Troyesko apezpikuaren magia beltzak hil zuen (1308-13an sorginkeriaz salatua). Harrezkero, erreginaren mamua Iratiko oihanean bizi omen da, mendeku bila.
[aldatu] Otsagabiar ezagunak
- Zoilo Moso (1902-1970), zaraitzuerazko hiztun lekukoa.
- Miguel De Andres (1957-), Athleticeko futbolaria izandakoa.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
Zaraitzu | ||
---|---|---|
Espartza | Ezkaroze | Galoze | Galoze (kontzejua) | Itzalle | Izize | Uskartze | Gorza | Gorza (kontzejua) | Erripalda | Igari | Itzaltzu | Jaurrieta | Orontze | Otsagabia | Sartze | Sartze (kontzejua) | Ibiltzieta |