Tutera
Wikipedia(e)tik
Tutera |
|||
---|---|---|---|
Nafarroa | |||
|
|||
Izen ofiziala | Tudela | ||
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa Merindadea |
Espainia Nafarroako Foru Erkidegoa Tuterako merindadea |
||
Posta-kodea | 31500 | ||
Koordenatuak | Koordenatuak: | ||
Garaiera Eremua Biztanleria Dentsitatea |
264 m 215,7 km² 32.345 (2005) 149,9 bizt/km² |
||
Sorrera | XI. mendea ( hiri musulmana ) | ||
Herritarra | tuterar | ||
Alkatea | Luis Casado (UPN) | ||
www.tudela.com | |||
Tutera (gaztelaniaz Tudela) Nafarroa hegoaldeko udalerria da, probintzia osoko bigarren hirigune garrantzitsuena dena Iruñearen atzetik eta Erriberako nagusia.
Tuterako merindadeari izena ematen dio eta bertako hiririk handiena da.
Mugakide hauexek ditu: Iparraldean Castejon eta Arguedas, mendebaldean Cintruenigo, ekialdean Fustiñana eta Ribaforada eta hegoaldean Ablitas, Murchante eta Cascante.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
VIII. mendetik XII. mendera Islamen menpe egon zan hiria, bai eta Erribera guztia ere, 1119an Nafarroako Erresumak bereganatu zuen arte. Hala ere, XVI. mende arte kristauak, juduak eta musulmanak elkarrekin bizi izan ziren nahiko harreman baketsuekin.
Juduei dagokienez, XI. eta XII. mendeak izan ziren distiratsuenak zientzia, filosofia eta literaturaren arloetan, izen handiko egileak emanez. 1170 arte, "Judutegi Zaharra" gaur egungo katedralaren inguruan zegoen, baina urte hartan Antso VI. "Jakintsua" erregeak aldatu zuen orduko hiriko harresien aldera, "Judutegi Berria" sortuz.
XVI. mendean, Errege Katolikoek Nafarroako Erresuma menperatu zutenean, Tutera izan zen azken herria men eginez, 1512an gertatu zena.
Bestela, XIX. mendean, 1808ko azaroaren 23an Napoleonen ejerzitoak "Tuterako Bataila" izenekoa irabazi zuen.
Azkenik, Espainiako Gerra Zibilean Tutera eta Nafarroako probintzia gehiena Francoren alde agertu zen. Guda igarota, etorkin asko hartu zituen hiriak Aragoi eta Gaztelatik (batez ere Soriatik) iritsitakoak nagusiki. Azken urteotan, Latinoamerikatik eta harrialde arabiarretatik etorritako jende ugari bizi da udalerrian.
[aldatu] Inguru naturala
Ebrok ipar-ekialdean inguratzen du hiria eta Queiles ibaiak mendebaldetik ekialdera zeharkatzen du.
Bardeetako Natura Parkea udalerriaren ekialdean dago.
[aldatu] Auzoak
Lourdes, Azucarera, Virgen de la Cabeza, Griseras, Velilla, Elola, Zentroa, Gardachales, Queiles, Insitutua, Musikarena.
[aldatu] Monumentuak
- Foruen Enparantza edo "Plaza Berria": 1687 eta 1691 artean eraiki zuten, Erdi Aroko harresien kanpoaldean. Bere azpian Queiles ibaia igarotzen da. Zezenketak egin izan dituzte bertan, inguruko etxeetako marrazki batzuk erakusten dutenez. Halaber, plazako etxeetan Erriberako herrien ezkutuak eta familia noble batzuenak agertzen dira. Enparantzan, Erlojuaren Etxea delakoa dago kokatuta.
- Plaza Zaharra: Katedrala eta gaur egungo Udaletxearen artean kokatutakoa.
- Santa Maria Katedrala: IX. mendean eraikitako meskitaren gainean egindakoa, osagai erromaniko, gotiko, errenazentista eta barrokoak nahasten ditu. Aipatzekoa da "Judizioaren Ate" erromanikoa, ate nagusia dena.
- Santa Magdalena Eliza: XII. mendekoa, erromanikoa, Ebro ibaiaren ondoan kokatuta, zubi nagusitik oso gertu.
- Tuterako Museoa: Katedralaren ondoan dagoen "Dekano Jauregia"n kokatutakoa, XV. mendekoa.
[aldatu] Politika
Urteak | Alkatea | Alderdia |
---|---|---|
1979 - 1983 | Francisco Alava Jimenez | PSN |
1983 - 1987 | Jose Antonio Perez Sola | PSN |
1987 - 1991 | ||
1991 - 1995 | ||
1995 - 1999 | Luis Campoy | UPN |
1999 - 2003 | Luis Campoy | UPN |
2003 - 2007 | Luis Casado | UPN |
2007 - 2011 | Luis Casado | UPN |
[aldatu] Zerbitzuak
[aldatu] Tuterar ezagunak
- Yehuda Halevi (1070-1141), poeta, mediku eta filosofo judua.
- Abraham Ben Meir Ibn Ezra (1092-1167), idazle eta zientzialari judua.
- Benjamin Tuterakoa (1130- 1173), idazle eta bidaiari judua.
- Miguel Servet (1511?-1553), medikua eta arlo askotako zientzialaria.
- Pedro Aranaz (1740 - 1820), musikagilea.
- Joaquin Gaztanbide (1822-1870), musikagilea.
- Jose Maria Iribarren (1906-1971), hizkuntzalaria, euskaltzain urgazle eta idazlea.
- Rafael Moneo (1937-), arkitektoa.
- Eduardo Gil Bera (1957-), euskal idazlea.
- Ismael Urzaiz (1971-), futbolaria.
[aldatu] Jaiak
- Santa Ana: Uztailaren 24an hasita.
- Aste Santua: XIV. mendean dauka jatorri historikoa. 2002an Espainiako "Interes Turistikoaren Jaiak" izendatu zuten.
Larunbat Santuan, Foruen enparantzan "Volatín" izeneko panpina erakusten dute Erlojuaren Etxean, Judas Iskariote irudikatzen duena. Pazko Igandean, bestela, "Bajada del Ángel" edo "Aingeruaren jaitsiera" egiten dute plaza horretan bertan, 1851 arte Enparantza Zaharrean egiten zuten arren. Ekitaldi honetan, ume bat jaisten dute soka batetik zintzilik, plazan dagoen Ama Birjinaren irudiarekin bat egin arte.
- "Barazkiak goresteko Jardunaldiak" ("Jornadas de Exaltación de las Verduras"): Udalak urtero antolatzen ditu maiatzean, Erriberako barazki ezagunak nabarmentzeko.
[aldatu] Hiri senidetuak
- Maule, Euskal Herria
- Mendi-Marzana, Frantzia
- Tiberiades, Israel
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- Tuterako Udalaren webgunea
- Tuterako jaiei buruzko webgunea
- Tuterako orburuaz Nafarroako Gobernuaren webgunean