Ross itsasoa
Wikipedia(e)tik
Ross itsasoa Hego Ozeanoa eta Antartika artean kokaturiko badia sakona da, Zeelanda Berriko hegoaldean. James Clark Rossek aurkitu zuen 1841ean.
[aldatu] Geografia
Ross itsasoaren mendebaldean Ross uhartea, non Erebus sumendi famatua dagoen, eta ekialdean Roosevelt uhartea. Hegoaldeko aldea izotzaz beterik dago eta Ross izotz langa deritzo. Roald Amundsen hantxe hasi zen bere 1911ko Hego Polorako espedizioa. Mendebaldean dagoen McMurdo itsasartea udan ez dago izoztuta.
Zeelanda Berriak eskualdeko lurren jabetza aldarrikatzen du Ross lurraldearen barruan. Baina Commonwealthean ez dauden herrialdeek ez dute onartzen aldarrikapena eta Itun Antartikoak aldarrikapen guztiak gelditu egin du.