ON AMAZON:



https://www.amazon.com/Voice-Desert-Valerio-Stefano-ebook/dp/B0CJLZ2QY5/



https://www.amazon.it/dp/B0CT9YL557

We support WINRAR [What is this] - [Download .exe file(s) for Windows]

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
SITEMAP
Audiobooks by Valerio Di Stefano: Single Download - Complete Download [TAR] [WIM] [ZIP] [RAR] - Alphabetical Download  [TAR] [WIM] [ZIP] [RAR] - Download Instructions

Make a donation: IBAN: IT36M0708677020000000008016 - BIC/SWIFT:  ICRAITRRU60 - VALERIO DI STEFANO or
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Antartika - Wikipedia, entziklopedia askea.

Antartika

Wikipedia(e)tik

Nasa satelite batetik Antartikako irudia
Nasa satelite batetik Antartikako irudia

Antartika Hego Poloaren inguruan dagoen kontinentea da. Ohituraz, Antartika 60º hegoaldeko paraleloaren hegoalderaino dagoen lurraldea da, hauxe baita Itun Antartikoak dioena. Geografia fisikoarentzat, muga baterakidetasun antartikoan egongo litzateke, hau da, Amerikaren ondoan dauden Hegoaldeko Georgiak, eta Hego Sandwich tartean. 4.500 kilometro-diametroko zirkulu itxura du eta "S" itxurako penintsula bat sortzen duten bi sartuen ditu.

Hego Ozeanoak inguratzen du Antartika.

Eduki-taula

[aldatu] Antartikako gunea deskribapena

Antartika laugarren kontinenterik handiena da, Asia, Amerika eta Afrika ondoren, 14.107.637 km² area izaki. Zirkulu baten itxura du eta Zirkulu Polar Antartikoaren hegoaldean kokatzen da. Normalean bitan zatitzen da:

Mendebaldeko partean, hegoaldean Penintsula antartikoa dago. Hezetasuna gutxien duen kontinentea da eta tenperatura gutxien duena.

[aldatu] Formazio geologikoa

Antarktikako base
Antarktikako base

Antartika gaur egun Lurraren Hego Polo geografikoan dagoen lurralde kontinentala da.de Duela 160 milioi urte, India, Afrika, Australia eta Hegoamerikarekin batera, Pangea zeritzon superkontinentearen zati bat zen. Pangea zatitu zenean kontinenteak banatzen ari zen, Antartika eta Australia denbora asko eman zuten elkarrekin hegoalderentzako bidean baina azkenean zatitu ziren gaur egun kokapenera iritsi arte.

[aldatu] Antartika izena jatorria

Artiko hitza (grezieraz αρκτικως «arktikos») "hartzarena" esan nahi du, Ipar Poloa markatzen duen iparrizarrako izar-multzoa Hartz Txikiaren omenez; bestela, antartiko hitza (grezieraz ανταρκτικως «antarktikos») "hartzaren kontrakoa" esan nahi du, eta Hego Polo deitzeko erabiltzen da.

[aldatu] Antartikako klima

Kontinentearen ia azal osoan klima polarra da, hilabete beroenaren bataz besteko tenperatura ez da 0° C baino handiagoa. Tundraren klima, hilabete beroena 0° C gainean dena, hegoaldeko kostetan baino ez dago: Penintsula antartikoan eta gertuko uharteetan. Eskualdeko bataz besteko tenperatura 17° ºC zero azpikoa da, eta azpiena Vostok errusiar kanpamentuan neurtu zen, 1983ko uztailaren 21ean, 89,2 ºC zero azpikoa.

Hain tenperatura azpiak, ez dira klima polar izateagatik bakarrik, baizik eta altuera handia izateagatik eta eguzki izpirik ez izategatik. Gainera, izotzak, izpien %80 eta %90 artean islatzen du, azalaren berotasuna uxatuz.

[aldatu] Antartikako baseak

Puntu Hannah
Puntu Hannah

Itun Antartikoa sinatu duten herrialde gehienak ikerketa kanpamentuak dituzte Antartikan. Batzuek urte osoan jarduntzen dute eta besteek udan baino ez. Gehienak Penintsula antartikoaren iparraldean daude.

2004ko neguan, 19 herrialdeen 39 baseak zeuden Antartikan. Honako hauek dira:

  • : Georg von Neumayer basea.
  • Argentina: Belgrano II basea, Esperanza basea, Jubany basea, Marambio basea, Orcadas basea, San Martín basea.
  • Australia: Casey basea, Davis basea, Mawson basea.
  • Brasil: Ferraz komandantearen basea.
  • : Escudero basea, Frei basea, O'Higgins basea, Prat basea.
  • Txina: Harresi Handiaren basea, Zhongshan basea.
  • Hego Korea: King Sejong basea.
  • Ameriketako Estatu Batuak: Amundsen-Scott basea, McMurdo kanpamentua, Palmer basea.
  • Frantzia: Dumont D'Urville basea, Concordia basea, Italiarekin batera.
  • India: Maitri basea.
  • Italia: Concordia basea, Frantziarekin batera.
  • : Syowa basea.
  • Zeelanda Berria: Scott basea.
  • Peru: Machu Picchu basea.
  • Polonia: Henryk Arctowski basea.
  • Erresuma Batua: Halley basea, Rothera basea.
  • Errusia: Bellingshausen basea, Mirny basea, Novolazarevskaya basea, Progress basea, Vostok basea.
  • Hego Afrika: SANAE IV basea.
  • Ukraina: Akademik Vernadsky basea. Antzinako britaniar Faraday basea, Ukraniari emanda 1996ko otsailaren 6an.
  • : Artigas basea eta udarako bakarrik ECARE basea.

Udarako bakarrik diren kanpamentuak:

  • Espainia: Juan Carlos I basea, Gabriel de Castilla basea.
  • : Ohrideko San Klemente basea.
  • Ekuador: Pedro Vicente Maldonado basea.

[aldatu] Bizitza Antartikan

[aldatu] Flora

Klima hain latza denez, Antartikan ia ez dago landarerik, bakarrik algak, goroldioak eta likenak.

[aldatu] Fauna

Fauna urria da kontinentearen barruan. Itsas-hartza, fokak eta pinguinoak dira Antartikako animalia nagusiak. Hegaztien artean, badaude zenbait harrapari.

Fokak, hegaztiak eta pinguinoak, udan baino ez daude Antartikan, neguan migratu egiten direlako.

[aldatu] Krilla

Hego Ozeanoko animaliarik ezaugarriena krill da, 4 zentimetroko oskoldun txikia beste espezien elikadura dena (fokak, baleak, hegaztiak, pinguinoak, etabar). Hain da oparoa non ikertzaile batzuek esan baitute gizonentzako elikadura ere izan daitekeela, baina gaia auzitan dago.

[aldatu] Gizakien agerpena

Kontinentea ez du bertoko biztanlerik, ikerlari eta militarrak baino ez daude. Badaude zenbait herrialdeek jabetza aldarrikatzen dutenak baina Itun Antartikoak kontinentearen statusa finkatu du.

Zirkulu polar antartikoaren hegoaldean jaiotako lehendabiziko haurra Solveig Gunbjörg Jacobsen zen. Neskatila Fridthjof Jacobsen, Grytvikengo Balea-kanpamentuaren zuzendaria, eta Klara Olette Jacobsenen alaba zen. Solveig 1913ko urriaren 8an jaio zen Hegoaldeko Georgietan. Kontinenentean jaiotako lehendabiziko umea Emilio Marcos Palma argentinarra 1978ko urtarrilaren 7an Esperanza basean zen.

[aldatu] Historia

Kontinentea aurkitzeko lehendabiziko esploratzailea Gaztelako Gabriel palentziarra zen. Honek 1603an, hegoaldeko 64°iritsi eta lurra ikusi zuen (batzuen ustetan Hego Shetland uharteak), harekin joan zen marinel nederlandar batek zioenez 1607an eta 1622ko nederlandar dokumentu baten arabera. Beste historialari batzuk diote Dirck Gerritsz nederlandarrak kontienentea ikusi zuela Drake pasabidearen hegoaldean nabigatzen ari zenean 1599an.

1772an James Cook ingelesak Antartikaren inguruan nabigatu zuen baina ez zuen lurra ikusi hegoaldeko 60º paraleloan.

XIX. mendean zenbait esploratzaile Hego Shetland baino hegoalderago joan ziren, William Smith ingelesa edo San Telmo espainiar itsasontzia, 1820ko errusiar espedizioa tartean.

XX. mendean zen kontinentea esploratzeko saiakerak egiten zirenean, adibidez, 1900an, Erresuma Batuko Robert Falcon Scott zuzenduriko Discovery espedizioak 82º17'ra ailegatu zen. 1911an Roald Amundsen Hego Polora ailegatu zen abenduaren 14an eta Scott 1912ko urtarrilaren 17an. 1934an, Richard Evelyn Bird estatubatuar kontinentean negua pasatzeko lehendabiziko gizakia zen.

[aldatu] Itun Antartikoa

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Itun Antartikoa

1959ko abenduaren 1en Washingtonen sinatu zen eta 1961eko ekainaren 23an indarrean jarri zen.

Itunak Antartikaren status legala finkatzen du eta bere administrazioa kontsulta-biltzarren bidez egiten da (bi urterakoak 1991 arte, urte baterako gero).

Itunaren baseak hauek dira:

  • Antartikar eskualdea bake helburuentzako da. Ezin dira aktibitate militarrik egin, armerako frogak adibidez, baina militarrek ikerlari zientifikoekin edo bake helburuekin egon daitezke;
  • Ikerketa zientifiko askatasuna jarraituko du, eta alde sinatzaileen arteko kooperazioa eratu;
  • Informazioa eta langileria aske elkartrukatuko da, beti Nazio Batuen eta beste nazioarteko erakundeen kooperazioan;
  • Ituna sinatu zenerako lurralde aldarrikapenak ez dira auzitan egongo, ezta aldarrikapen berriak egingo;
  • Bonba nuklearrren eztandak eragotziak daude eta nuklear hondakinen pilaketa;
  • Ituna hegoaldeko 60°00' latitudeko baino hegoalderago dauden lurralde guztiraino hedatuko da baina ez itsasoak;
  • Herrialdeko guztietako betetzaileak edozein area heldu daiteke, baseak, instalazioak eta ekipoak barne;
  • Edozein aktibitatea aurretik aditzera eman behar da, baita militarrak sartzea ere;
  • Betetzaileak, zientifikoak eta laguntzarako langileria hiritar diren jurisdikziopean izango dira;
  • Estatu sinatzaile arteko kontsulta-biltzarrak sarritan egingo dira baina Ituna aldatzeko aho batez egingo da;
  • Estatu kideek edozein herrialdeek egindako Itunaren kontrako aktibitateak etsiaraziko dituzte;
  • Nazio Batuetako kidea den edozein herrialdea Ituna sinatu dezake, beti Itunaren sinatzaileen baimenarekin;
  • Estatu sinatzaileen arteko auziak adiskidetasunez erabakiko dira eta, besterik ezean, Nazioarteko Justizia Tribunalak erabakiko du.
Atanasoffeko Nunatak
Atanasoffeko Nunatak

Badaude kontsulta-biltzarretan adostutako 170 gomendioak Ituna osatzen dutenak, nagusiak hauek dira:

  • Fauna eta Flora Antartikoa Mantentzeko neurriak (1964),
  • Antartiko fokak mantentzeko akordioa (1972),
  • Itsas-baliabide bizi antartikoak mantentzeko Ituna (1980),
  • Ingurugiro-babesari buruzko Protokoloa, 1991eko urriaren 4an sinatuta eta 1998ko urtarrilaren 14an indarrean jarrita. Protokolo honek bost anexotan ingurugiroa babesten du: itsas-kutsadura, fauna eta flora, ingurune-inpaktuaren ebaluazioak, hondakinen kudeaketa eta babestutako areak; baliabide mineralekin lotura duten aktibitate guztiak eragozten ditu ikerketa zientifikoa izan ezik.

Itun Antartikoak bi kide multzo ditu:

  • Kontsultarakoak (hizpide eta hautespidearekin):

Alemania, Argentina, Australia, Belgika, Brasil, Bulgaria, Txile, Txina, Hego Korea, Ekuador, Espainia, Ameriketako Estatu Batuak, Finlandia, Frantzia, India, Italia, Japonia, Zeelanda Berria, Norvegia, Herbehereak, Peru, Erresuma Batua, Errusia, Hego Afrika, Suedia, Ukrania eta Uruguay.

  • Ez-kontsultarakoak (hizpidearekin baino ez):

Austria, Kanada, Txekiar Errepublika, Kolombia, Ipar Korea, Danimarka, Eslovakia, Estonia, Grezia, Guatemala, Hungria, Papua Ginea Berria, Errumania, Suitza, Turkia eta Venezuela.

Itun Antartikoaren idazkaritza Buenos Airesen dago, Argentinan. 2005ko maiatzan idazkaria Jan Huber nederlandarra zen.

[aldatu] Lurralde aldarrikapenak

Itun Antartikoaren zazpi kideek Antartikoaren zati baten jabetza aldarrikatu dute.Itunaren 4. artikuluaren arabera aldarrikapenak "izoztuta" daude. Aldarrikapenak, orokorrean, ez dira ez beste herrialdeek ez Nazio Batuek onartuak.Zeelanda Berria, Australia, Frantzia, Norvegia eta Erresuma Batuak elkarri onartzen dizkiete bere aldarrikapenak, Argentina eta Txilek ere gauza bera egin dute. Bestetik, bai Estatu Batuek bai Errusiak ez dute onartu inoren aldarrikapenak eta beraientzako eskubidea gorde dute.

Lurralde aldarrikapena duten herrialdeak hauek dira:

  • Argentina (Argentinar Antartikoa), (1943);
  • Australia (Australiar Antartikoa, 1933;
  • (Txiletar Antartikoa), 1940;
  • Frantzia (Adelie lurra, 1924;
  • Norvegia (Maud erreginaren lurraldea, 1938, eta Peter I.a uhartea, 1929;
  • Zeelanda Berria (Ross lurraldea, 1923;
  • Erresuma Batua (Britaniar Antartikoa, 1908.

Badaude aldarrikapena egin ez duten herrialdea baina eskubidea gorde dutenak:

  • Brasil
  • Espainia
  • Peru
  • Hego Afrika
  • Errusia
  • Ameriketako Estatu Batuak

[aldatu] Kanpo loturak

Antartikako filatelia
Antartikako filatelia


Static Wikipedia 2008 (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -

Static Wikipedia 2007 (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -

Static Wikipedia 2006 (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -

Sub-domains

CDRoms - Magnatune - Librivox - Liber Liber - Encyclopaedia Britannica - Project Gutenberg - Wikipedia 2008 - Wikipedia 2007 - Wikipedia 2006 -

Other Domains

https://www.classicistranieri.it - https://www.ebooksgratis.com - https://www.gutenbergaustralia.com - https://www.englishwikipedia.com - https://www.wikipediazim.com - https://www.wikisourcezim.com - https://www.projectgutenberg.net - https://www.projectgutenberg.es - https://www.radioascolto.com - https://www.debitoformtivo.it - https://www.wikipediaforschools.org - https://www.projectgutenbergzim.com