San Marino
Wikipedia(e)tik
- Artikulu hau Europako herrialdeari buruzkoa da, beste esanahientzat ikus San Marino (argipena)
San Marinoko Serenissima Repubblica di San Marino |
|||||
---|---|---|---|---|---|
|
|||||
Goiburu nazionala: Libertas (Askatasuna) |
|||||
Ereserkia: Inno Nazionale della Repubblica | |||||
Hiriburua | San Marino 43°56′I - 12°27′E |
||||
Hiri handiena | Serravalle | ||||
Hizkuntza ofiziala(k) | Italiera | ||||
Gobernua
Kapitain erregenteak
|
Errepublika Gianfranco Terenzi eta Loris Francini |
||||
Sorrera |
301 irailaren 3 | ||||
Eremua - Guztira - ur % |
61 km² (190.) arbuiagarria |
||||
Biztanleria - Estimaketa (2005) - Errolda () - Dentsitatea |
28.117 (212.) 481 biztanle/km² (13.) |
||||
Dirua | Euroa (EUR ) |
||||
Ordu eremua - Udan (DST) |
CET (UTC +1) Bai (UTC +2) |
||||
Interneteko domeinua | .sm | ||||
Telefono aurrezenbakia | +378 (Italiatik 0549) |
||||
Herritarra | sanmarinoar | ||||
San Marino (italieraz, La Serenissima Repubblica di San Marino) munduko estatu txikienetarikoa eta errepublika zaharrena da, 301 urtean Marinus erromatar harginak sortua. Estatu itsasgabea da, Italiak guztiz inguratzen baitu. Italiako Emilia Romaña eta Marketako eskualdeen artean dago, Itsaso Adriatikotik gertu.
Hiriburua San Marino da
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia
Apeninoen mendikatearen barnean kokatzen da eta, horren ondorioz, orografia menditsua du. Gailurra Titano mendia da (749 metro). Ez du ibai garrantzitsurik.
Klima mediterraniarra du, uda bero eta negu epelekin.
Europako estatuetatik hirugarren txikiena da, Vatikano Hiria eta Monakoren atzetik.
[aldatu] Historia
Hiisoriaren arabera, erromatarren zapalkuntzatik ihesi zebilen Marino izeneko kristau batek sortu zuen 301. urtean. Inguruko erreinuek askotan konkistatu nahi izan dute, baina bere independentzia gorde eta lurraldea handitzea lortu izan du beti. 1797an Napoleonen Frantziak onartu zuen, baita 1815ean Vienako kongresuan elkartu ziren herrialde eta inperioek ere.
Estatu burujabea den arren, gauza askotan Italiarekiko dependentzia handia du. IX. mendetik errepublika da. 1631an Aita Santuak onartu zuen. 1906tik aurrera Kontseilu Orokorra demokratikoago bihurtu zen, aurretik zuen joera elitista baztertuz.
Mundu Gerretan Italiarekin batera jokatu izan du. Bigarren Mundu Gerran Hitlerrek okupatu zuen. Epe labur batean aliatuek askatu zuten arren, nazien eskuetan erori zen. 1954ean askatasuna lortu eta sozialista eta komunistek gobernatu zuten. 1957an kristaudemokratak garaile atera ziren eta 1973tik aurrera sozialistekin batera gobernatzen dute.
[aldatu] Banaketa administratiboa
San Marino bederatzi udalerritan banatuta dago. Udalerri bakoitzak castello (gaztelu) izena hartzen du.
- San Marino (Città di San Marino)
- Acquaviva
- Borgo Maggiore
- Chiesanuova
- Domagnano
- Faetano
- Fiorentino
- Montegiardino
- Serravalle
[aldatu] Ekonomia
Eurogunean ofizialki sartutako herrialdea ez den arren, Europako Batasunarekin izenpetu dituen itunen ondorioz, euroa erabiltzen da bertan. Gainera, txanponetan haren irudia agertzen da. Horrek balio handia ematen dio, txanponen bildumatzaileek asko baloratzen baitituzte halako herrialde txikietakoak. Gauza bera gertatzen da posta zigiluekin ere.
Nekazaritzan, ardoa eta abeltzaintzan gazta dira produktu nagusiak. Turismoak ere indar handia du, urtero 3 milioi turista baino gehiago jasotzen baititu. Horrez gainera, finantza arloa, elektronika eta zeramika dira ekonomia jarduera nagusiak.
[aldatu] Kanpo loturak
- Jalgi.com atlasa datuak, mapak eta irudiak
- CIA - World Factbook geografia, biztanleria, politika eta ekonomia datuak
- history, geography, webcams, weather, news