Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Wikipedia(e)tik
Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Союз Советских Социалистических Республик |
|||||
---|---|---|---|---|---|
|
|||||
Goiburu nazionala: Пролетарии всех стран, соединяйтесь! ( Munduko langileok, elkartu! ) |
|||||
Ereserkia: Internazionala (1922−1944) Sobietar Batasuneko Ereserkia (1944-1991)-(2000-) |
|||||
Hiriburua | Mosku 55°45′N 37°37′E |
||||
Hiri handiena | Mosku | ||||
Hizkuntza ofiziala(k) | Ez zuen (Errusiera de facto) | ||||
Gobernua | Federazioa |
||||
Sorrera - Aldarrikatua - Onartua Ezeztapena |
1922 abenduaren 30 1924 otsailaren 1 1991 abenduaren 24 |
||||
Eremua - Guztira - ur % |
22.402.200 km² (1.) 0,5% |
||||
Biztanleria - Estimaketa (1991) - Errolda () - Dentsitatea |
293.047.571 (3.) 13,08 biztanle/km² (-) |
||||
Dirua | Sobietar Rubloa (BTN ) |
||||
Ordu eremua - Udan (DST) |
(UTC +2 > +13) Ez (UTC +2 > +13) |
||||
Interneteko domeinua | .su | ||||
Telefono aurrezenbakia | + | ||||
Herritarra | sobietar | ||||
Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna edo Sobietar Batasuna XX. mendeko zati handi bateko herrialde sozialista izan zen.
Sobietar Batasuna Errusiar Iraultzaren ondoko gudaren garaipenarekin sortu zen, 1922. urtean eta 1991. urtean, Mikhail Gorbatxeven gobernuarekin desegin zen. Itsaso Baltiko eta Itsaso Beltzatik Ozeano Bareraino zabaltzen zen. 15 errepublika sozialista sobietar izatera heldu zen. Errusia zen Batasunaren errepublika handiena, bai zabaleran bai biztanle kopuruan, eta politikoki eta ekonomikoki menderatzen zuen.
Politikoki 15 Sobietar Errepublika Sozialistetan (SES) banatua egon zen 1940 eta 1991 artean:
- Armeniar SES (oraingo Armenia)
- Azerbaijandar SES (oraingo Azerbaijan)
- Bielorrusiar SES (oraingo Bielorrusia)
- Errusiar SESF (oraingo Errusiar Federazioa)
- Estoniar SES (oraingo Estonia)
- Georgiar SES (oraingo Georgia)
- Kazaktar SES (oraingo Kazakhstan)
- Kirgiztar SES (oraingo Kirgizistan)
- Letoniar SES (oraingo Letonia)
- Lituaniar SES (oraingo Lituania)
- Moldaviar SES (oraingo Moldavia)
- Tadjiktar SES (oraingo Tadjikistan)
- Turmendar SES (oraingo Turkmenistan)
- Ukrainar SES (oraingo Ukraina)
- Uzbekiar SES (oraingo Uzbekistan)
[aldatu] Historia
Errusiar Iraultzak Sobietar Batasunaren sorrera ekarri zuen 1917an. Iraultzak tsarraren irudian oinarritutako sistema ordezkatu zuen. Bi garai bereizi daitezke Iraultzan: Lehenengoa 1917ko Otsaileko Iraultza izan zen, Errusiako Nikolas II.a Errusiako tsarraren autokraziarekin bukatu zuena eta errepublika liberal bat ezarri zuena, eta bigarren fasea Urriko Iraultza izan zen, eta bertan Sobietarrak, Boltxebike alderdiaren menpean, boterea kendu zioten behin-behineko gobernuari.
1979ko abenduan Afganistan okupatu zuen, ia 10 urteko gatazka odoltsua eraginez.
1986ko apirilaren 26an Txernobilgo hondamendia gertatu zen Ukrainako Txernobil hirian. Historiako istripu nuklearrik larriena izan zen, INES (International Nuclear Event Scale) eskalan 7. mailan kokatzen delarik (denetan handiena).
1991an desgertu zen Errusiar Federazioa eta beste hainbat estatu independente sortuz.
[aldatu] Kultura
Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunako errepublikak | ||
---|---|---|
Armenia · Azerbaijan · Bielorrusia · Estonia · Georgia · Kazakhstan |