Titikaka
Wikipedia(e)tik
|
||||||
---|---|---|---|---|---|---|
Kokapena | Peru, Bolivia | |||||
Garaiera | 3.812 m | |||||
Eremua | 8.372 km² | |||||
Zabalera | 80 km | |||||
Luzera | 190 km | |||||
Bataz besteko sakonera | 107 m | |||||
Gehienezko sakonera | 284 m | |||||
Arroa | 58.000 km² | |||||
Ertzaren luzera | 1.125 km | |||||
Betebidea | 27 ibai | |||||
Hustubidea | Desaguadero ibaia Lurrunketa |
|||||
Uharteak | 42 | |||||
Hiriak | Puno (Peru) Copacabana (Bolivia) |
Titikaka munduko aintzira handiena da, Peru eta Boliviaren artean kokatua. Andeetako goi ordokian dago, 3.812 metroko garaieran.
Aintzira ia bananduta dauden bi azpi-aintziraz osatua dago, Tiquina tartean bidez lotuak. Trate honek 800 metro ditu toki estuenean. Azpi-aintzira zabalena, Lago Grande edo Lago Chucuito, bataz beste 135 metro sakon da (gehienezko sakonera 284 m). Azpi-aintzira txikiena, Lago Pequeño edo Lago Huiñaimarca (kitxuaz Wiñay Marka), bataz beste 9 metro sakon da (gehienezko sakonera 40 m).
Titikakaren betebide nagusia bost ibai dira: Ramis, Coata, Ilave, Huancané eta Suchez ibaiak. Hauei euritik eta Andeetako glaziarrak urtzetik datorkie ura. Beste 20 bat ibaik aintzira dute amaiera. Hustubidea, berriz, Desaguadero ibaia da, baina honek uraren %10a baino ez du husten. Berez, galtzen den uraren %90a lurruketa bidez izaten da, haize bortitzek eta eguzki gogorrak indartua. Aintzira itxia da ia.
[aldatu] Uharteak
Titikakan 41 uharte ditu, batzuk biztanle kopuru handikoak. Hauek dira nagusiak:
- Perun: Amantaní, Anapia, Campanario, Uros (kanaberaz egindako uharte artifiziala), Soto, Suasi eta Taquile.
- Bolivian: Isla de la Luna, Isla del Sol, Kalahuta eta Suriki.