Urduña
Wikipedia(e)tik
Urduña |
|||
---|---|---|---|
Bizkaia | |||
|
|||
Izen ofiziala | Urduña-Orduña | ||
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Bizkaia Nerbioi ibarra |
||
Posta-kodea | 48460 | ||
Koordenatuak | Koordenatuak: | ||
Garaiera Eremua Biztanleria Dentsitatea |
293 m 33,49 km² 4.096 (2006) 121,14 bizt/km² |
||
Sorrera | 1229 | ||
Herritarra | urduñar[1] | ||
Alkatea | Ricardo Gutiérrez Tellaetxe (EAJ) | ||
www.urduna.com | |||
Urduña[2] (izen ofiziala: Urduña-Orduña) Bizkaiko udalerria da, Nerbioi ibarrean dagoena. Urduña geografikoki Araban kokaturiko Bizkaiko exklabea da, Burgosekin muga egiten duena. Horrela, Arabako Aiaraldea eskualdeko herritzat ere har daiteke, arrazoi geografikoak direla medio. Bizkaiko hiri titulua duen gune bakarra da.
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia
[aldatu] Udalerri mugakideak
- Ekialdean: Junta de Villalba de Losa, Berberana (Burgos) eta Aiara.
- Iparraldean: Aiara eta Amurrio.
- Ekialdean: Amurrio eta Urkabustaiz.
- Hegoaldean: Amurrio.
[aldatu] Kontzejuak
Urduñako udalerriaren barnean, Urduñako Hiriko eremuaz gain, Belandia, Lendoño Beitia, Lendoño Goitia eta Mendeika herriak daude. Zentzu honetan, Urduña da bere udalerriaren mugen barnean toki entitateak dituen udalerri bakarra.
Halaber, Urduñako Komunitatea izeneko lur eremu komunala badago udalerri honetan. Lur komunal hau Junta de Villalba de Losa (Burgos), Aiara eta Amurrioko udalerriek erabil dezakete.
[aldatu] Ingurune naturala
Salbadako mendilerroaren azpian dago kokatuta udalerria, Txarlazo mendia gainean daukala. Halaber, Urduñako mendatea urteetan izan da Euskal Herritik Gaztelara joateko bide nagusia.
[aldatu] Historia
- 1229. urtean Lope Diaz de Harok hiribildua funatu zuen, Bizkaiko jaurerriaren seigarren Jaunak.
- XX. mende hasieran hiriak izaera turistikoa hartu zuen, La Muerako bainuetxearen bidez. Halaber, Antiguako pasealekuan eraikin berriak egin zituzten.
- XXI. mende hasieran, hiriaren erdialdeko plazan kokaturiko aduana zaharrean, bainuetxe bilakatu zen.
[aldatu] Urduñar ezagunak
- Juan Ortiz de Zarate (1521-1576), konkistatzaile eta kolonizatzailea.
- Juan de Garai (1528 - 1583), esploratzaile eta kolonizatzailea.