Vatikano Hiria
Wikipedia(e)tik
Vatikano Hiriko Estatua Status Civitatis Vaticanae |
|||||
---|---|---|---|---|---|
|
|||||
Goiburu nazionala: Ez du | |||||
Ereserkia: Inno e Marcia Pontificale | |||||
Hiriburua | Vatikano Hiria1 41°54′ N 12°27′ E |
||||
Hiri handiena | Vatikano Hiria | ||||
Hizkuntza ofiziala(k) | Latina2 | ||||
Gobernua
Aita Santua
Estatu Idazkaria Gobernadorea |
Eklesiastikoa Benedikto XVI.a Angelo Sodano kardinala Edmund Szoka kardinala |
||||
Sorrera - Laterango Ituna |
1929ko otsailaren 11 |
||||
Eremua - Guztira - ur % |
0,44 km² (194.) 0 |
||||
Biztanleria - Estimaketa (2005) - Errolda () - Dentsitatea |
921 (235.) 2.093 biztanle/km² (3.) |
||||
Dirua | Euroa3 (€) (EUR ) |
||||
Ordu eremua - Udan (DST) |
UTC (UTC +1) Bai (UTC +2) |
||||
Interneteko domeinua | .va | ||||
Telefono aurrezenbakia | +379 |
||||
Herritarra | vatikanoar | ||||
1Vatikanoa hiri-estatu bat da 2erabilera ofizialetan bakarrik. De facto erabiltzen diren hizkuntzak hauexek dira: italiera —bereziki—, alemana, ingelesa, gaztelania, frantsesa eta portugesa. Suitzar Zaindarien hizkuntza alemana da. |
Vatikano Hiria (latinez, "Status Civitatis Vaticanae"; italieraz, Stato della Città del Vaticano) munduko estaturik txikiena da (0,44 km²), Eliza Katolikoaren hiriburu eta egoitza nagusia. Erromako (Italia, Europa) hiriaren barnean dagoenez, herrialde itsasgabea da. Estatu-burua Aita Santua da. Mila biztanle izanik, munduan jende gutxien duen estatua da. Egoitza Santuaren menpekoa da (latinez, Sancta Sedes) eta bertan daude Jauregi Apostolikoa (Aita Santuaren egoitza) eta Erromatar Kuria. Sarritan Egoitza edo Aulki Santua eta Vatikano Hiria nahasten badira ere, argi bereizi behar dira: Aulki Santua Eliza Katolikoko zuzendaritza gunea da; Vatikano Hiria, aldiz, estatu independentea (nahiz eta Aulki Santuak, Nazio Batuen Erakundeko begiralea denez, ez duen NBErekin harreman zuzenik).
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia
Vatikano hiria Erroma barnean dagoen lurralde txiki bat da. Hiriaren mendebaldean dago kokatuta, Tiber ibaiaren eskuinaldean eta 4 km luzeko mugak ditu.
- San Petri basilika da eraikinik aipagarriena, Bramante, Michelangelo eta Maderno arkitektoek eraikia.
Erroman bertan, Vatikanoko lurretatik kanpo, baina haren subirautza pean (enbaxaden antzera) beste hiru basilika ditu:
- San Joan Laterangoa
- San Paulo Harresiz Kanpokoa
- Santa Maria Nagusia
Eta, haiekin batera, Castelgandolfo jauregia, Erromatik kanpo, ordea.
[aldatu] Gobernua eta politika
Aita Santuak bere baitan biltzen ditu Eliza Katolikoaren eta Vatikano Hiriaren buruzagitza gorenak. Aita Santua kardinalek aukeratzen dute aurrekoa hil ondoren, konklabe deritzan prozesuan. Behin bere onarpena eman ondoren, hautatua Aita Santu bihurtzen da.
Vatikano Hiriaren eguneroko gobernua Estatu Idazkaritzak darama. Hala ere, ez dago botere banaketarik, funtzio banaketa baizik; botere guztiak Aita Santuak ditu, baina delegazio bidez beste erakunde batzuei uzten dizkie.
[aldatu] Ekonomia
Vatikanoarenko ekonomia turismora bideratuta dago nagusiki. Horrela, diru sarrera nagusiak liburu, oroigarri, seilu eta txanponak saltzetik datozkio, Vatikanoko Museorako sarrerez gain. Nolanahi ere, mundu osoko katolikoek (apezpiku, apez eta laikoek) ematen dioten diruak ekonomia orekatzen laguntzen du.
[aldatu] Hedabideak
Vatikano Irratia 1931n eraiki zuen Guglielmo Marconi irratiaren asmatzaileak. Munduko irratirik zaharrenetakoa da, beraz. Gaur egun, 47 hizkuntzatan emititzen du, eta mundu guztian entzun daitezke haren programak, Internet bidez.
L'Osservatore Romano egunkaria 1861ean sortu zen, Aita Santuaren eta Elizaren apologia egin eta haien ekintzen berri emateko. Gaur egun, italieraz egunero argitaratzen den edizioaz gain, beste hizkuntza batzuetan astekari gisan argitaratzen da.
Vatikanoko Telebista Zentroak programa erlijiosoak ekoitzi eta nazioarteko hainbat telebistari saltzen dizkie, batez ere Aita Santuaren bidaia eta ekitaldiei buruzkoak.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- Jalgi.com atlasa datuak, mapak eta irudiak
- CIA - World Factbook geografia, biztanleria, politika eta ekonomia datuak
- Vatikano Hiriko webgune ofiziala
- Vatikano Irratia on-line