Erroma
Wikipedia(e)tik
Erroma |
|||
---|---|---|---|
|
|||
Berezko izena | Roma | ||
Herrialdea | Italia | ||
Probintzia | Erromako Probintzia | ||
Lazio | Eskualdea | ||
Alkatea | Walter Veltroni (DS) | ||
Herritarra | Erromatar | ||
Koordenatuak | |||
Eremua |
1.285 km2 | ||
Garaiera | 37 m | ||
ISTAT kodea | 058091 | ||
Sorrera | K. a. 753, apirilaren 21 (mitikoa) | ||
Postakodea | 00121 - 00199 | ||
Biztanleria | 2.553.873 (2004) | ||
Dentsitatea | 1.987 bizt/km² | ||
http://www.comune.roma.it |
Erroma (Italieraz eta latinez Roma) Italiako hiriburua da, baita Lazio eskualdekoa ere.
Tirreniar Itsasotik gertu (25 km-tara), Tiber ibaiaren ertzean dago. 2.823.201 biztanle zituen abenduaren 2004an, Italiako hiririk populatuena da beraz. Erromaren barruan dago Italiako estatuaren parte ez den Vatikano Hiria, Aita Santuaren etxebizitza eta kristautasun katolikoaren egoitza.
Ondare honen lehenengo urteetatik dator hiriaren lema: Senatus Populusque Romanus (SPQR), hau da, Senatua eta erromako hiritarrak.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
Sakontzeko, irakurri: Erromako historia
[aldatu] Antzin Aroa
Sakontzeko, irakurri: Antzinako Erroma
Legendaren arabera, Romulo eta Remo bikiek K. a. 753ko apirilaren 21ean irasi zuten Erroma. Arkeologiak dio K. a. VIII. mendean, Palatinoko muinoan finkatutako estreineko kolonia abeltzainetatik garatu zela hiria.
Tradizioak dioenez, Erroma Erresuma bateko hiriburua izan zen. Ondoren (K. a. 510) Senatua buru zuen errepublikako hiriburua izan zen, eta, azkenean (K. a. 27), Erromatar Inperiokoa, zein mendebaldean ezagutzen ziren ia eremu guztietara hedatzen zen. Arrakasta hori zera horretan zetzan: konkista militarrean, ekonomiaren nagusitasunean, baita aldameneko eta garatutako zibilizazioak, nagusiak etruskoak eta greziarrak izanik, bereganatzeko ahalmenean ere.
Europa gehiena eta Mediterraneoko kostalde osoa bere mendean, Erromako populazioak milioi bateko kopurua gainditu zuen. Ozta milurteko batean, mendebaldeko hiri garratzitsuena, aberatsena eta handiena izan zen. Honela Inperioaren gainbeherarekin eta erdibiketarekin ere jarraitu zuen, nahiz ete Mendebaldeko hiriburua Milan edo Ravena izan. Ekialdean, Konstantinopolisk gainditu zuen azkenean.
[aldatu] Erdi Aroa
Konstantino enperadorearen agintaldian, Erromako gotzainak botere politikoa zein erlijiosoa lortu zuen, Aita Santua izenpean. Erroma, Erlijio Katolikoaren erdigunean paratu zuen.
V. mendean, Alariko I.ak eta bere mendeko godoek Erroma arpilatu zuten (410). Gainera, Mendebaldeko Inperioa 476an amaitu zen. Hori zela eta, populazioa 20.000raino jaitsi zen aurreko Erdi Aroan, hondakinek eta oihanak bereganatutako hiri batean sakabanatuta.
Ofizialki 751 arte Bizantziar Inperioko zati bat izan zen, harik eta lonbardarrek Ravenako Exarkatua bertan behera utzi zuten arte. Nolanahi ere, 756an, Pipin Laburrak, frankoen erregeak, Aita Santuari eman zion Erromaren inguruko lurraldeen gaineko kontrola, Aita Santuaren Lurraldeak sortuz.
Lurralde horien hiriburua zein hiri santuaren estatusaren azpian, erromes andana jaso zituen Erdi Aro osoan zehar, nahiz eta, garai batean, Aita Santuek Avignon hobetsi.
[aldatu] Aro Modernoa
Pizkundean eta Barroko garaian, nahiz eta politikaren aldetik boterea galdu (1527ko arpilaketak erakutsi zuen bezala), Aita Santuen babespean hiria edertu eta loratu zen munduko artistarik entzutetsuenak erakarriz.
XVII. mendean 100.000 biztanlera iritsi zen berriro, baina Erroma Europako beste hiriburuen atzetik ibili zen hurrengo urteetan.
[aldatu] Aro Garaikidea
XIX. mendea Italian nazionalismoaren garaia da. Italiako Batasunaren itxaropenak Erroma zeukan hiriburua. Honela, 1870ean frantziarren babesa altxatu ondoren, Vittorio Emanuele II.aren tropek hiria hartu zuten, eta Italiako Erresumako hiriburu izendatu zuten, nahiz eta Aita Santuen onespenik ez izan.
XX. mendean, Lehen Mundu Gerran garaile atera arren, Benito Mussolini eta faxistak 1922an hirian zehar egin zuten martxarekin, Italiako erregea limurtu zuten boterea eman ziezaien. Garai horretan, hiriak hazkunde handia jaso zuen, batasuneko garaiko 210.000 biztanletik milioi batera heldu baitzen. Nolanahi ere, erritmo hau Bigarren Mundu Gerrak eten zuen, Aliatuek hiria bonbardatu baitzuten naziek hartutakoan.
Gerra amaituta, 1946an, erreferendum baten bidez Errepublika aldarrikatu zen, Erroma hiriburua zuela. Urte horietan, “Italiako mirari ekonomikoaren” isla nagusietakoa Erroma izan zen. 1960ko eta 1970eko hamarkadetan, modan jarri zen, la dolce vita (bizitza goxoa) delakoaren garaia izan baitzen.
Biztanle gehien 1980ko hamarkadaren erdian izan zuen Erromak, 2.800.000ra iritsita. Hala ere, hortik aurrera, populazioak emeki emeki aldendu zen hiriburutik aldameneko hirietara joateko. Izan ere, jendeak somatu zuen bizi-kalitateak behera egin zuela, eten gabeko trafiko-ilarak edo kutsadura zirela medio.
[aldatu] Kultura
- Teatro dell'Opera di Roma.
[aldatu] Kirolak
- SS Lazio, futbol taldea.
- AS Roma, futbol taldea.
[aldatu] Hedabideak
- La Repubblica egunkaria.
[aldatu] Gune interesgarriak
[aldatu] Hiri edo herri anaikidetuak
- Achacachi, Bolivia
- Beijing, Txina
- Belgrado, Serbia
- Cincinnati, Ameriketako Estatu Batuak
- New York, Ameriketako Estatu Batuak
- Paris, Frantzia
- Plovdiv, Bulgaria
- Seul, Hego Korea
- Tokio, Japonia
- London, Erresuma Batua
- Alger, Aljeria
[aldatu] Kanpo loturak
- Erroma hiriko webgune ofiziala
- La Reppublica egunkariko webgunea
- ItalyGuides.it: Rome Italy Interacitve Google map, free audio guides (mp3/iPod), 360° panoramas and pictures of Rome (ita/ing)
- Rome Travel Guide Guide about Rome with touristic informations
- Travel
Italiako hiri nagusiak | ||
---|---|---|
Bari • Bologna • Erroma • Firenze • Genova • Milano • Napoli • Torino • Venezia |