Volga
Wikipedia(e)tik
|
||||||
---|---|---|---|---|---|---|
Volga Jaroslav hirian |
||||||
Kokapena | ||||||
Luzera | 3692 km | |||||
Arroa | 1.380.000 km² | |||||
Emaria | 8060 (Volvograden) m³/s | |||||
Iturburua | Tver Oblast | |||||
Ibai ahoa | Kaspiar Itsasoa |
Volga (errusieraz: Волга, tartareraz: İdel edo Sari-su, turkieraz: İdil) Europako ibairik handiena da, luzera, emaria eta arroari dagokienez. Errusiako mendebaldean doa, eta nazioko ibaitzat jotzen da herrialde horretan. Izan ere, Errusiako 20 hiri populatuenetatik, 11, tartean Mosku hiriburua, Volgako arroan daude kokatuta. Munduko urtegi handienetakoak ere Volgan aurki daitezke.
Eduki-taula |
[aldatu] Izena
Eztabaidan dago, izena eslaviarra edo fino-ugriakoa den. Errusiar Волга hitza eslaviar влага, волога (euskaraz "hezetasuna") hitzekin lotura ditu. Fino-permiko jatorria Karelian Valkia edo Valgia (euskaraz "zuria") hitzekin duen loturan datza.
[aldatu] Ibilbidea
Volga ibaia Kaspiar Itsasoaren arro endorreikoan dago. Iturburua Valdai muinoetan du. Gero, Sterzh lakua, Tver, Dubna, Ribinsk, Yaroslavl, Nizni Novgorod eta Kazan zeharkatzen ditu. Hortik hegoalderako bidea hartzen du, Ulianovsk, Toliatti, Samara, Saratov eta Volgograd zeharkatzen eta Kaspiar Itsasoan du ahoa, Astrakanen ondoan.
[aldatu] Ibaiadarrak
- Aktuba ibaia.
- Samara ibaia.
- Kama ibaia
- Kazanka ibaia.
- Sviiaga ibaia.
- Vetluga ibaia.
- Sura ibaia.
- Kerzenets ibaia.
- Oka ibaia
- Uzola ibaia.
- Unza ibaia.
- Kostroma ibaia.
- Kotorosl
- Sheksna ibaia.
- Mologa ibaia.
- Kasinka ibaia.
- Nerl ibaia.
- Medveditsa ibaia.
- Dubna ibaia.
- Sosa
- Tvertsa ibaia.
- Vazuza ibaia.
- Selizarovka ibaia.
[aldatu] Urtegiak
- Ivankovo urtegia.
- Uglich urtegia.
- Ribinsk urtegia.
- Gorki urtegia.
- Cheboksari urtegia.
- Kuibishev urtegia.
- Saratov urtegia.
- Volgograd urtegia.