Aldous Huxley
Wikipedia(e)tik
Aldous Leonard Huxley (Godalming, Surrey, Uztailaren 26, 1894 – Hollywood, California, Azaroaren 22, 1963) Amerikako Estatu Batuetara emigratu zuen idazle ingelesa izan zen.
Jende adimentsuz jositako familia bateko hirugarren semea zen. Bere aita biologoa zen eta bere aitona ere biologo famatua zen eta senide idazle asko zituen. Pertsona adimentsuz inguratuta hezi zen Huxley, baina bera besteetatik nabarmendu egiten zen, bere adimenarengatik gehienbat. Segur aski bere etxeko giroak eragina izan zuen bere bizitzan zehar.
Huxleyk medikuntza ikasi zuen, baina mediku lan egiteari uko egin zion eta Literatura Ingelesean eta Filologian lizentziatu zen Oxforden.
[aldatu] Haren nobelak
- Antic Hey (1923)
- Point Counter Point (1928)
- Bai mundu berria (1931): nobela kritikoa, etorkizuneko fikzioko mundu batetan kokatua, gure mundua hartzen ari den norabideaz zer pentsa ematen diguna.