Alexander Graham Bell
Wikipedia(e)tik
Alexander Graham Bell (Edinburg, 1847ko Martxoaren 3a - Cap Bretongo uhartea, 1922eko Abuztuaren 2a). Kanadako zientzialari eta asmatzailea, Eskoziar jatorrikoa.
Telefonoaren asmatzailetzat dugu, nahiz eta azkeneko urteetan Antonio Meuccik edo Elisha Grayk asmatu zutela esaten duenik baden. Telekomunikazioan egindako lanaz gain, hegazkin eta itsasontzien teknologian aurrerapausu handiak egin zituen.
Era berean fotofonoa eta metal detektorea asmatu zituen.
Bellen omenez soinua neurtzeko magnitudea (dezibelioa) izendatu zen (hau da, belio baten hamarrena den unitatea).